Berriak Osasuna
Eu

Darpónek, gaur, barizelaren txertoa aurreratzeko proposamena Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariari helaraziko dio

2015.eko uztailak 30

Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, gaur ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritza ez dago haurtxoei barizela txertoa jartzearen aurka. Osasuneko Lurraldearteko Kontseiluak hori egitea erabaki zuen atzo, baina, zientzialariei legokiekenez erabaki hori hartzea, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariari eskatuko dio erabakiaren egokitasunari buruz duen iritzia azaltzeko. Gobernuak azaldu du gaur bertan helaraziko diola proposamen hori batzorde teknikoari, eta haiek irailean aztertuko dutela, bilera batean.  

Hala iragarri du gaur goizean, Onda Vascari emandako elkarrizketa batean. Halaber, ondoeza adierazi du Osasun Ministerioak egutegian txertoa aurreratuko duela iragartzeko erabilitako prozeduraren harira; hain zuzen, pediatriako biltzar batean egin du. «Gure ustez, erabaki zientifiko bat da eta zientzialariei dagokie halakoak hartzea: Euskadin, beti egin da hala. Horregatik, Batzordera eramango dugu erabakia berresteko zeregina, eta haiek proposatuko dituzte pauta-aldaketak, baldin eta egoki baderitze», neumokokoaren, papilomabirusaren eta meningokokoren txertoarekin egin bezala.

Farmazietako koordainketari buruz, Darpónek esan du Euskadin bigarren urtez ezartzen dela. Asmoa da ez pentsiodunek, ez langabeek, ez eta talde ahulenek ere (arauz kanpoko egoeran dauden etorkinak, kasu), ez geratzea sendagaiak erosi ezinean arrazoi ekonomikoak direla eta. Izan ere, Eusko Jaurlaritza egunotan hasi da eskaera 2014ko abenduaren 1aren eta 2015eko ekainaren bitartean aurkeztu zuten pertsonei dirua itzultzen: guztira, 80.000k eskatu dute eta 2.200.000 euro inguru itzuliko zaie.

Osasuneko sailburuak Euskadiko Osasun Sisteman erabiltzaileek dituzten Eskubide eta Betebeharren Dekretuari ere egin dio erreferentzia. Gobernuak oraintsu onartu du, eta Darpónen ustez, aurrerabide handia da; izan ere, talde desberdinen premia bereziak jaso dira hor.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la var... http://t.c

  • @VArechavala
    2015.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la var... http://t.c

  • @begoamuriza
    2015.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la var... http://t.c

  • @jdarpon
    2015.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la var... http://t.co/Rm0Glk8yyr

  • @DJacomeNorato
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la varicela http://t.co/JhVG1t3SYe

  • @djjacomenorato
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la varicela http://t.co/Efc1GEYVhE

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Jon Darpón Osasun sailburuari elkarrizketa egin diote Herri Irratian http://t.co/uBbZyd7M6u

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Darpón trasladará hoy al Consejo Asesor de Vacunación de Euskadi la propuesta para adelantar la vacuna de la var... http://t.co/bWcGTNv6W7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)