Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Gatzagaetxebarria sailburuak Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen datuak baloratu ditu

2015.eko uztailak 29

Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen aurrerapena (EUSTAT). 2015eko bigarren hiruhilekoa

2015eko bigarren hiruhilekoan izandako BPGren eta enpleguaren hazkundeek Euskadiko ekonomiaren hazkundearen egonkortzea baieztatu eta areagotu dute.

  • 2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko ekonomiak sortutako barne-produktu gordina (BPG) % 0,8 hazi zen aurreko hiruhilekokoarekin alderatuta. Hazkunde horrek eta aurreko hiruhilekoetan izandakoek erakusten dute hazkunde-egoera egonkortzen ari dela (2014ko bigarren hiruhilekoan % 0,4 hazi zen; hirugarrenean, % 0,5; laugarrenean, % 0,7; 2015eko lehenean, % 0,6 eta bigarrenean, % 0,8).

  • Bilakaera horri esker, BPGren urte arteko tasa % 2,6 hazi zen, 2015eko bigarren hiruhilekoan. Tasa horrek ere hazkunde-egoera egonkortzen eta nolabait bizkortzen ari dela adierazten du (2014ko bigarren hiruhilekoan % 0,9koa izan zen; hirugarrenean, % 1,4koa; laugarrenean, % 1,9koa; 2015eko lehenean, % 2,2koa eta bigarrenean % 2,6koa).

  • Sektoreen ikuspegitik, industria-sektorearen bilakaera hobea nabarmentzen da; zerbitzuen sektoreak, berriz, dinamismoari eutsi dio.

  • Hiruhileko arteko zifrei dagokienez, lanaldi osoko enplegu baliokidea % 0,7 gehitu zen 2015eko bigarren hiruhilekoan. Hazkunde hori hiru hamarren handiagoa da 2013ko lehen hiruhilekokoa baina. Hiruhileko arteko datuen joerak, urtarokotasunaren eraginpean badago ere, enplegua pixkanaka hobetzen ari dela baieztatu du (2014ko bigarren hiruhilekoan % 0,5eko igoera izan zen; hirugarrenean, % 0,1ekoa; laugarrenean, % 0,5ekoa; 2015eko lehenean, % 0,3koa eta bigarrenean % 0,7koa).

  • Lanaldi osoko enplegu baliokideko urteko batez bestekoari dagokionez, % 1,7ko hazkundea izan da urte arteko alderaketa eginda. Datu horrek azken hiruhilekoetan enpleguaren arloan izandako goranzko joera egonkortzen eta areagotzen du, halaber (% 0,1eko igoera 2014ko bigarren hiruhilekoan; % 0,5ekoa hirugarrengoan; % 1ekoa laugarrengoan; % 1,4koa 2015eko lehen hiruhilekoan eta % 1,7koa bigarrengoan).

  • Laburbilduz, datu ekonomikoek Euskadiko ekonomiaren hazkundea egonkortzen ari dela adierazten eta nabarmentzen dute. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau