Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak LEHIATU BERRIA Programa iragarri du, nekazaritzako elikagaien, basogintzako eta arrantzako industrietarako, 17,9 M€-ko aurrekontuarekin

2015.eko uztailak 29
  • LEHIATU BERRIA programak ekoizleen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industriei laguntzen die beraien produktuak eraldatzen, merkaturatzen eta sustatzen lehiakorragoak izan daitezen
  • Laguntzak abuztuaren 20an indarrean sartuko dira indarrean, eta 85 M€-ko inbertsioa eragingo dute gutxi gorabehera
  • Aldi berean, maileguen bidez finantzatzeko beste bide bat sortu da (SENDOTU programa) sektore horretan egiten diren inbertsioak saritzeko

 

Eusko Jaurlaritzak LEHIATU BERRIA eta LEHIATU SUSTAPENA programen beste deialdi bat onartu du, zeinak 17.9 milioi euroko laguntzak aurreikusten dituen, 2015ean zehar nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eman du ezagutzera programa, Gernikako Itsasmendi Txakolindegia bisitatzen ari zela; izan ere, txakolindegian mahatsa mahastizaintza eta ardogintzako produktu bat bihurtzen da, eta jarduera hori da, hain zuzen, Sail honek produktuak eraldatu, merkaturatu edo kanpoko merkatuetan sustatzeko eskaintzen dituen laguntzak eskuratu ditzaketen adibideetako bat.

Bisita horretan, Sailburuak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagarien Politikako sailburuorde Bittor Oroz ondoan zuela, esan du “Euskadin nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak elikagaien katea osatzen duen prozesu konplexu osoaren abiapuntua dira, eta kate horretan berrikuntza eta nazioarteratzea ezinbesteko palankak dira, baita ere, lehiakortasuna bultzatzeko”.

“Mahatsa, patata edo antxoak, adibide zehatzak ematearren, eraldatze prozesu gero eta berritzaileetatik pasatzen dira upategi, industria eta kontserba industrietan, munduko edozein tokitara banatzen diren produktuak ateratzeko.Euskadin kontsumitzen ditugun eta Euskaditik kanpo gure ordezkari diren produktu horiek programa honen babesa dute”, esan du, amaitzeko, sailburuak.

Dena dela, sailburuak hau gaineratu du: “apustua egiten duen eta arriskatzen duen sektorea izanik, diruz lagundu daitezkeen programez gain, finantzaketarako bide berri bat azkentzen ari gara, mailegu bidez inbertsio berriak sustatzeko. Bide berri hori laster emango da ezagutzera”.

Diru laguntza ez-itzulgarriak izango dira, eta inbertsio programa batera egokituko dira. Programa hori urte baterako edo urte bat baino gehiagorako izan daiteke, aurkeztutako proiektuen gauzatze aldiaren arabera, eta ordainketak egiten diren unearen arabera.

Laguntza bideak

LEHIATU BERRIA programak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren helburuei erantzuten die; ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea baitira bere helburuak.

LEHIATU BERRIA programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu: 

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horietan 11.626.607 euro erabiliko dira, eta diru kopuru horren %53 FEADERen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
 
2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horietan 3.172.755 euro erabiliko dira, eta diru kopuru horren %53 FEADERen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
 
3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak.  Laguntza horietan 1.951.000euro erabiliko dira, eta diru kopuru horren %75 FEMPen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.

Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Eskaera orriak webgune honetan daude eskuragai: http://www.euskadi.eus Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzako titularrari igorriko zaizkio, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren bulegoetan aurkeztuta –Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz–  edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak bere 38.4 artikuluan aurreikusten dituen lekuetako edozeinean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak ezartzen duena betez.

650.000 euro  LEHIATU SUSTAPENA programarako

LEHIATU SUSTAPENA laguntzen deialdi berri bat ere onartu du Eusko Jaurlaritzak. Laguntza horien helburua da euskal nekazaritzako elikagaiak kanpoko merkatuetan sustatzekojardueretan laguntzea, hala nola, azoketan parte hartuta, zuzeneko eta zeharkako misioen bidez, eta promoziorako materialak prestatuta.  Laguntza horietara jo dezakete bai enpresek bai kontseilu arautzaileek eta esportaziorako partzuergoek.

650.000 euro esleitu dira programarako.Onuradun bakoitzak gehienez bost mila euroko laguntza (5.000 €) jaso ahal izango du jarduera indibidualetarako, eta hogei mila eurokoa (20.000€) baterako sustapen programetarako.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ClusterHabic
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa #LehiatuBerria con 17,9 M de €. Transformación, comercialización y promoción en industria alimentaria. http://t

  • @Baserrisarea
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    LEHIATU programa zabaldu du Jaurlaritzak, nekazal ekoizpena eraldatu, merkaturatu eta promozioa egiteko laguntzak! http://t.co/WsowrGqIln

  • @Estrategianet
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa #LehiatuBerria con 17,9 M de €. Transformación, comercialización y promoción en industria alimentaria. http://t

  • @arantxa_tapia
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Programa #LehiatuBerria con 17,9 M de €. Transformación, comercialización y promoción en industria alimentaria. http://t.co/FqZPg6KqLt

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Garikoitz Rios