Berriak Lehendakaritza
Eu

Adostasun handia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako planaren ildo estrategikoei buruz

2010.eko uztailak 20

 Lehendakaria ZTBren Euskal Kontseiluaren bileraren buru izan gaur arratsaldean

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua gaur arratsaldean bildu da Lehendakaritzan, Patxi López lehendakaria buru dela. Bileran honako hauek ere izan dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua; Ekonomia eta Ogasun sailburua; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua; Osasun eta Kontsumo sailburua; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusiak; EHU eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak; eta Ikerbasque eta Innobasqueko arduradunak.

Bilerak bi ordu eta erdi iraun du giro adeitsu eta konstruktiboan; eta bertan Jaurlaritzak 2015era arte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana egiteko aurkeztu dituen oinarrizko orientabide estrategiko eta ekonomikoak aztertu dira.

 Proposamen horiei hainbat ekarpen egin dizkiete aldundiek eta gainontzeko erakundeen ordezkariek eta ekarpen horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Plana osatuko duten ildo estrategikoen dokumentu baten jaso dira. Jaurlaritzak agindu du urtea amaitu baino lehen aurkeztuko duela plana.

Plan hori lantzen irailean hasiko da eta Kontseiluan parte hartzen duten erakundeek parte hartuko dute plana idazteaz arduratuko den batzordean ere.

Geroko plan horrek zortzi orientabide estrategiko jasoko ditu:

 - I+G+b-ko inbertsioa areagotzea.

 - Alor publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza, sareko lana eta aliantza orokorrak bultzatzea.

- Jakintzari balio erantsi eta erronka orokorrak baliatzen dituen produkzio sistemarekin erlazionatzea.

- Gure gizartearen premia nagusiei lotutako gizarte berrikuntza sustatzea.

- Nazioarteko erreferentzia izango den zientzia sistema bat garatzea.

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea indartzea eta balioestea.

- Zientzia, teknologia eta enpresa alorreko pertsona adimentsuak erakartzea, eta

- Gizartea eta herritarrak Zientzia, Teknologian eta Berrikuntzan sartzea.

 Halaber, alor horretako etorkizuna bideratuko duten hiru joera ezarri dira:

- Baliabideak eraginkor erabiltzea.

- Enpresa, zientzia, teknologia eta erakunde eragileek eraginkor parte hartzea.

- Lortutako emaitzak etengabe ebaluatzea ezarritako helburuen arabera.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari