Berriak
Eu

Lehendakariak eta Idahoko Gobernadoreak adostu dute lankidetzan jardutea alor ekonomiko eta kulturalean

2015.eko uztailak 29

Jaurlaritza eta Idahoko Gobernuaren arteko lantalde bat sortuko da amankomunean dauden gaiak jorratu ahal izateko 

Iñigo Urkullu lehendakaria Idaho estatuko gobernadorearekin, C.L. Butch Otter jaunarekin, elkartu da Boisera egin duen bidaia ofizialeko lehendabiziko egunean. Hitzordu horretan, Idahok eta Euskadik elkarlanean jarduteko esparruak ipini dituzte mahai gainean, alor ekonomikoan zein kulturalean. Bileraren ostean, lehendakariak adierazi du Euskadi berriaren errealitatea gerturatzeko nahia daukala; erroei eutsirik, hazkunde ekonomiko jasangarria eta giza garapena estrategia bezala hartuta hazi den herria ezagutaraztekoa, alegia.

Urkullu lehendakariak gogorarazi du euskal enpresen nazioartekotzea dela Jaurlaritzaren ardatzetako bat. Idahon interesak dituzten 20 bat enpresa euskaldun daude. Bi agintariek nabarmendu dute esparru horretan lankidetzarako bideak ireki beharra dagoela, Idaho estatuak eskaintzen dituen aukerak baliatuta, batez ere energia berriztagarrien sektorean, baina teknologia berriak edota nekazaritza eta ardo sektorea ahaztu gabe. Lehendakariak esan duenez, lantalde bat sortuko da gai hauek jorratu ahal izateko. Alde horretatik, lehendakariak, Bieter alkatearekin elkartu ostean, lan-topaketa bat Idahoko 20 enpresarekin baino gehiagorekin.

Bestalde, kontuan izanik Idaho estatuan euskal jatorriko 16.000 lagun baino gehiago bizi direla, Urkulluk nabarmendu du landu beharreko beste alderdi bat kultura bera dela. «Euskal Herritik kanpora, Boise da euskal presentzia handiena duen hiria, bai alderdi kulturalari erreparatuta, bai alor politikoan bertan», nabarmendu du lehendakariak. Urkulluren esanetan, kultur afinitatea, Boisen euskaldunekiko nabari den ezagutza eta errespetua, zalantzarik gabe, sekulako aurkezpen-txartela da Euskadirentzat Estatu Batuetan. Aukera bat ere bada, lehendakariaren esanetan, ikasleen arteko trukea egiteko.

Bestalde, Otter gobernadoreak adierazi du euskaldunen kultur ondarea nabaria dela Idahon, eta ondare hori zati erabakigarria dela estatua bera definitzeko garaian. Alde horretatik, adierazi du ohorea dela lehendakaria eta euskal ordezkaritza bertaratu izana, eta gaineratu du interes ekonomiko partekatuak hobetzeko eta sustatzeko bideak bilatuko dituztela. Gainera, gobernadoreak formalki deitu du euskal kulturaren ospakizuna.

Lehendakariaren eta gobernadorearen arteko lan-bileran honako hauek izan dira Idaho estatutik: Brad Little gobernadore laguntzailea, Celia Gould Nekazaritza Saileko ordezkaria eta Idaho estatuko aurreko estatu-idazkaria, Ben Ysurza. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, honakoak: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Cristina Uriarte; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza; eta Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria, Ander Caballero. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari y el Gobernador de Idaho acuerdan colaborar en ámbitos económicos y culturales http://t.co/HbgwTmH0CV ME HA GUSTADO@iurkullu

  • ana
    2015.eko uztailak 30

    ME GUSTA @iurkullu A POR TODAS ANIMO YA VI EN LAS NOTICIAS

  • @PetraZabalgana
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari and the Governor of Idaho agree to work together in the cultural and economic arenas: During t... http://t.co/saY562HmcQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Butch Otter, Gobernador de Idaho