Berriak
Eu

Lehendakaria jendez beteriko eta Jaialdirako prest dagoen Boisera heldu da

2015.eko uztailak 29

Iñigo Urkullu lehendakariak, Boisera heltzean, Jaialdira munduko txoko guztietatik etorritako jendearekin topo egin du. Giro “ikaragarria” Estatu Batuetan euskal diasporak duen ekimen garrantzitsuenean. 

Boisera heldu eta lehendakariaren lehen hitzak komunitateak “euskal sena” mantentzeari lotuta egon dira. Euskal nortasun hori mantentzeak “balio behar digu loturak estutzeko bai ekonomia, gizarte eta baita kultura arloan ere”. Honek, bere ustez,  berebiziko garrantzia du “diasporizazioan”, hau da, euskal gizartearen nazioartekotzean. Mundura irtentzen diren euskaldunek “etxea bat dute hemen”, ziurtatu du lehendakariak. 

Lehendakariak eta euskal delegazioak, besteak beste Uriarte sailburuak eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak, Jaialdiko antolatzaileen harrera izan dute aireportuan. Aukera izan dute ere David Bieter alkatea agurtzeko ongietorria ematera hurbildu baita aireportura. Honen ostean, Jaurlaritzako kideak Bilbon izaten ari zen eta Boiseko “Euzkaldunak” Euskal Etxean zuzenean emititzen ari ziren Kepa Junkeraren kontzertua ikustera joan dira. 

Gaur, uztailak 29, lehendakariak bilera bat izango du C.L. “Butch” Otter Gobernadorearekin; ondoren, Bieter alkatearekin batzarra eta eguneko agenda ofizialarekin amaitzeko, jardunaldia izango du bertoko 30 bat enpresekin. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari llega a un Boise lleno de gente y preparado para el Jaialdi http://t.co/65l9tZemeG

  • ana
    2015.eko uztailak 30

    me gusta @iurkullu

  • @jjalegriaa
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @alegriaactivity: Estamos con aamedia en Boise (Idaho - USA) cubriendo el @jaialdi2015 con @irekia .

    http://t.co/1xtxSOMl42

  • @alegriaactivity
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    Estamos con aamedia en Boise (Idaho - USA) cubriendo el @jaialdi2015 con @irekia .

    http://t.co/1xtxSOMl42

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)