Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Biomasa-galdaretarako 2015eko laguntzek 100 instalazio berri baino gehiagori lagundu diete

2015.eko uztailak 28

750.000€ baliatu dira guztira energia berriztagarri hori sustatzeko. Euskadin ugaria da energia hori, eta berokuntzarako gasolio-erabilera ordezten du zuzenean

Bilbo, 2015eko uztailaren 27a. – Biomasaren energia berriztagarria sustatzeko laguntzak joan den asteburuan osatu dira, 750.000€ jarri baitira ura berotzeko eta berokuntzarako galdara berriak ezartzeko. 104 ekipo berrirentzako laguntzak eman dira, eta laguntza horiei esker 8,2 MW-ko potentzia ezarri da guztira, aprobetxamendu berriztagarri handia eginez berokuntzarako erregai fosilen (gasolioa edo gasa adibidez) erabilera  zuzenean ordezteko.

Biomasako galdara berrien (pelleta, ezpalak eta abar) eta 70 kW-tik gorako ur beroko sorgailuen –berotegi, saltoki, okindegi, eta beste hainbatetan erabiliak– instalazioan lagundu dute laguntza horiek, hautatzeko moduko kostuen % 25ean gehienez. Instalazio onuradunak 104 izan dira, haietatik % 97 biomasa-galdarak eta % 3 ur beroko sorgailuak. Instalazioak desberdinak dira tamainan eta tipologian, baina oro har 8,2 MW-ko sorkuntza berriztagarriko potentzia berria ekarri dute, iturri fosilen erabilera zuzenean ordezten duena 350 etxebizitzatarako berokuntzarako urtean behar den gasolio-kontsumoaren kantitate berean.

Biomasa baliabide berriztagarria da, eta Euskadin ugaria da. Materia organikoa da: zura, pelletak, ezpalak eta basoko hondakinak, besteak beste, eta oraindik askoz ere gehiago erabil daiteke berokuntzarako eta ura berotzeko. Laguntza horien helburua zera da, lehendik dauden tamaina ertaineko eta handiko instalazioen kopurua handitzea, baita banaketa-sareak sortzea ere, energiaren kontsumoa hobetzea eta erabiltzaile kopurua handitzea ahalbidetuko duten sareak, alegia. Azken batean, Eusko Jaurlaritzak, biomasaren alorrean aurrera daraman estrategiari jarraiki, energia berriztagarri horrek Euskadin dauzkan erabilera-mailak handitu nahi ditu Europako iparraldeko herrialdeen parean jartzeko, eskualde hartan biomasak energia-premien ehuneko handi bat estaltzen duela aintzat hartuta.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas 2015 para calderas de biomasa han apoyado más de 100 nuevas instalaciones http://t.co/tFHtBUTrbr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)