Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak energia berriztagarria kontsumitzen du, ekoizpen-sistema geotermiko bati esker

2015.eko uztailak 28
  • Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Madariaga dorretxean dituen instalazioek berotze- eta hozte-kostuak murrizten dituzte, modu naturalean
  • Gutxi barru, gaur egungo argiak LED teknologiarekin ordeztuko dituzte

 Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, eraginkortasun energetikoko erreferentzia bihurtu da, energia geotermikoa lortzeko sistema bat instalatu berri delako hortxe, eta, energia-iturri berriztagarri horren bitartez, eraikina berotzeko eta hozteko sareak behar duen energiaren % 100 hornituko da. Biodibertsitatea interpretatzeko zentroaren –Erreserbako egoitza ofiziala ere bada– ingurumen-hobekuntza, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako 170.000 euroko inbertsioari esker izan da posible.

 

Lurraren barruko beroa harturik eraikina energia geotermikoz hornitzeko, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan kaptazio irekiko sistema bat instalatu da, halako lehena Euskadin, akuifero irisgarri bati esker: hortik ateratzen da eraikinari aplikatzen zaion energia daraman ura, azken belaunaldiko bero-ponpen bitartez. Instalazioa abiarazteko, bi zundaketa egin behar izan dira zentroaren lurzorupean: 100 metrokoa bata eta 60 metrokoa bestea, hurrenez hurren. Hori egiteak ez dio eragin, ez ingurune naturalari, ez erabilitako urari.

 

Eraginkortasun energetikoa bermaturik dago; izan ere, behar dena baino bost bider gehiago energia hornituko du gailuak, eta, beraz, bost urtean baino gutxiagoan amortizatuko da instalazioa. Zenbatetsi denez, % 50 aurreztuko da aurreko egoeraren aldean (aire-ur bero-ponpa batean oinarritutako instalazioa).

 

Madariaga dorretxeko instalazioa energetikoki eraginkor bihurtzeko bidean lehen urratsa izan da hori. Aurrerago, jarraipen gisa, gaur egungo argiteria ordezkatuko da, LED teknologiako argiak ezartzeko, eta argindarra beste energia berriztagarrien bitartez ekoiztuko da (fotovoltaikoa, kasu).

 

Erreferentziako eraikina

Hobekuntzon bitartez, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa erreferentziako eraikin bihurtu nahi du bere inguruan, halako moldez, non erakunde publiko nahiz pribatuek, arian-arian, erregai fosilekin loturak haustea erabakiko baitute, Europako 20/20/20 Estrategian ezarritako helburuekin bat etorriz. Estrategiaren 20/20/20 markak zera adierazten du: 2020 urterako, Europar Batasunak berotegi efektuko gas-isuriak % 20 murriztu beharko dituela, 1990ko mailen aldean; azken kontsumoaren gaineko energia berriztagarrien erabilera % 20 gehitu behar duela; eta eraginkortasun energetikoa % 20 goratu» azaldu du Ana Oregik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

 

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Euskadi 2020 Ingurumen Esparru Programak eta Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategiak, KLIMA 2050ek, energiaren eskaria kudeatzearen alde egiten dute, bai eta energia berriztagarriak sustatzearen eta hirigunean, zero igorpeneko eraikinen bitartez, eraginkortasun energetikoko irizpideak indartzearen alde, Busturiako Madariaga dorretxean kokatutako Biodibertsitate zentroan egin nahi den moduan.  Gainera, hainbat sentsorez hornituko da gailua: instalazioaren jarraipen fidagarria egiteko aukera ez ezik, beharrezko informazioa ere emango dute, elementu jendarteratzaileen bitartez, herritarrek lehen pertsonan sentitu ahal izateko irtenbideok ekonomiaren eta ingurumen aldetik ekarritako onurak.

                                  

2 iruzkin
  • @SECTOR_CINCO
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: El Centro de Biodiversidad de Euskadi consume #energíarenovable gracias a un sistema de producción geotérmico http://t.co/Anb

  • @H_Enea
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: El Centro de Biodiversidad de Euskadi consume #energíarenovable gracias a un sistema de producción geotérmico http://t.co/Anb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak