Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Immigrazio zuzendariak harrera egin die diplomazialari senegaldarrei Lantaroneko eraso arrazistaren inguruan hitz egiteko

2010-07-20

Joan den asteazkenean Lantaronen izandako eraso arrazista gaitzetsi du Miguel Angel Gonzalezek Eusko Jaurlaritzaren izenean

Miguel Angel Gonzalez Enplegu eta Gizarte Gaietako saileko Immigrazio zuzendariak harrera egin die gaur arratsaldean Lakuan diplomazialari senegaldarrei eta Gasteizko senegaldarren Elkarteko kideei, Senegaleko 4 langilek Lantaronen jasandako eraso arrazistaren inguruan hitz egiteko.

Miguel Angel Gonzalezek joan den asteazkenean Lantaroneko eraso arrazistaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren gaitzespena berretsi du.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren izenean elkartasuna adierazi die gure artean bizi diren senegaldarrei, eta lasaitasun mezu bat helarazi die. Gaineratu duenez, epaileek beren lana egingo dutenaren konfiantza du, eta eraso basati horrek dagokion zigorra izango duela adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Angel Gonzalez, Immigrazio zuzendaria