Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

EKPk beregain hartuko du Debako portuaren kudeaketa. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

Dekretua, kirol-portuaren zerbitzu publikoaren kudeaketa Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzeko dena.

Erabakia, Euskadiko Kirol Portua S.A. sozietate publikoari Debako kirol-portuan portuetako tasak biltzeko kudeaketa-enkargua egiteko baimena ematen duena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak Debako portuko kirol-portuen zerbitzu publikoko kudeaketa Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzea erabaki du gaur. EKPk, dagoeneko, Hondarribiko, Donostiako, Getariako, Bermeoko, Orioko, Debako eta Mutrikuko portuetan kudeatzen du zerbitzu hori. Era berean, gobernu autonomoak Euskadiko Kirol Portua, S.A.-ri esleitu dio Debako kirol-portuko portu-tasak biltzeko zeregina.

Euskadiko Kirol Portua, S.A.k, kirol-portuko zerbitzu publikoa kudeatzen duen portuetan, zerbitzu egokia emateko beharrezko jarduerak gauzatu eta negozio juridikoak formalizatu ditzake, betiere, haren izaera juridikoak ezarritako mugen barruan. Hala, esleipen horretatik at geratzen dira ahalmen administratiboak baliatzea dakarten funtzio guztiak.

Beraz, kirol-portuko zerbitzu publikoa kudeatzen duen portuetan, Euskadiko Kirol Portua, S.A.k baldintza hauetan emango du kirol-portuko zerbitzu publikoa:

a) Zerbitzu publikoari dagozkion kontratazio-espedienteak izapidetuko ditu, jarduera doituz, bat etor dadin, batetik, Sektore Publikoaren Kontratuen Legean Administrazio Publiko ez diren botere esleitzaileentzat ezarritako arauekin eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko legedian, bai eta hori garatzeko arauetan ere, kontratazioari buruz jasotako arauekin.

b) Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri tasak borondatezko epean biltzeko zeregina eslei dakioke.

c) Portu bateko kirol-portuko zerbitzu publikoa esleitzeak berekin dakar kirol-portuko zerbitzu publiko horri atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko ondasunak eta eskubideak atxikitzea.

d) Euskadiko Kirol Portua, S.A. izango da berak egindako lanen, eta berari dagozkion prestazio eta zerbitzuen kalitate teknikoaren arduradun.

e) Porrot egiten badu, ordainketak eteten baditu, sozietatea desegiten bada, edota sozietate publikoko izaera galtzen badu, automatikoki portuen arloan eskudundutako sailari lehengoratuko zaio portu-zerbitzuaren kudeaketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko