Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak lurraldearen antolamendurako artezpideak (LAA) berrikusteko prozedura abiaraziko du. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

EAEKO Lurralde Antolamenduko Gidalerroen berrikuspenaren erabakia.

LABURPENA

Oregi: parte hartzeko prozesu bat izango da, eta, azaroan, eguneratze horretako planteamenduei buruzko dokumentu bat aurkeztuko da
Aurreko LAAk 1997 urtean onartu ziren
Besteak beste, gai hauei buruzko gogoetak hartzen ditu barruan: klima-aldaketa, generoa, osasuna eta euskara; naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistemen zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea eta hiri-ingurunea

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak lurraldearen antolamendurako artezpideak berrikusten hastea adostu du gaur. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren, Ana Oregiren, arabera:parte hartzeko prozesu bat izango da une oro, eta, datorren azaroan, Bilbon egingo den Euskal Hiria Batzarrean, oinarrizko dokumentu bat aurkeztuko da, jakinarazteko zein diren Eusko Jaurlaritzaren LAAen eguneratze eta berrikusketa premiazko horretan jorratutako gaiak eta Eusko Jaurlaritzaren planteamenduak.

Hain zuzen, 1997an onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, lurralde-antolamendurako oinarri instrumental gisa, bai eta lurraldea antolatzeko gainerako tresnak ere, lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak, kasu.

Orain, ia hogei urte direla onartu zenetik, egokiera ona da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak berrikusteko prozesu bat abiarazteko, horrenbestez, hartutako esperientzia moldatzeko eta lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzuteko; batez ere, parte-hartze prozesu zabal batean oinarritu behar da prozesu hori, hala erakunde publiko desberdinek nola eragile sozioekonomiko, politiko eta herritarrek parte har dezaten adierazi du Ana Oregik.

LAAk berrikusteko prozesua berritzailea izango da, zeren parte hartzeko plan baten gainean ezarriko baita; plana lehen aldiz diseinatu, zehaztu eta abiarazi beharko da, eta lurralde antolamenduaren esparruan lan egiteko modu berri bat ekarriko du; azken batean, gobernamendu modu berri bat esan du Oregik.

Honako hau gaineratu du Oregik berrikusketaren inguruan: badira hor zenbait kontu, zeinetan egoki jotzen da lurralde-ikuspuntuan funtsatutako hausnarketa bat egitea: adibidez, klima-aldaketa, generoa, osasuna eta euskara; orobat, baita ingurune fisikoari lotutakoak, antolamendua eta erabilera-matrizea eguneratzea, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistema-zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea eta hiri-ingurunea, bereziki erreparatuz hiriaren birgaitzeari, metropoliko eremuei eta eraldatze-ardatzei, hiriko hazkunde-perimetroari, bizilekuen zenbaketari eta jarduera ekonomikoen gaineko lurralde-jasangarritasunari.

Parte hartzeari dagokionez, entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideez gain, parte hartzeko kanal irekiak ezarriko dira, eta parte hartzeko plan bat diseinatuko, 2015eko azaroan Oinarrizko Dokumentua aurkezten denetik berrikusketa prozesuaren osagarri, eta etengabe eguneratuko eta moldatuko da, inguruabar aldakorrei egokitzeko.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen berrikusketaren aurrerapena sinatuko du 2016ko azaroan; epe hori luzatu liteke, hala justifikatzen duen arrazoirik balego.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Joseba_Cano
    2015.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: Euskadi: la ordenación territorial MACRO de la CAPV, a revisión http://t.co/DIcp7T1OXu @xabicano @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano

  • @Ekoiure
    2015.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    Euskadi: la ordenación territorial MACRO de la CAPV, a revisión http://t.co/DIcp7T1OXu @xabicano @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano