Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Ikastetxe publikoak sortu, bat egin eta kentzea. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-07-27

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat-egitea eta kentzea xedatzen duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publiko sortu, bat egin eta kentzea xedatzen duen dekretua.

Ondorengo ikastegiak sortzen dira:

Lasarte-Orian (Gipuzkoa) dagoen Eraikuntza Azkarreko Garapen Iraunkorreko Lanbide Heziketako ikastegi integratua. Ziklo hauek eskainiko ditu: Eraikuntzako teknikaria, barne lanetako, dekorazioko eta birgaitzeko teknikaria, eraikuntza-proiektuetako goi teknikaria eta instalazio termikoen eta fluidoen proiektuak garatzeko goi teknikaria.

Mutrikun (Gipuzkoa) dagoen Elikagaien Industrietan eta Akuikulturan Garapen Iraunkorreko Lanbide Heziketako ikastegi integratua. Ziklo hauek eskainiko ditu: Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi teknikaria eta Akuikulturako goi teknikaria, MUTRIKU BHItik kentzen dena.

Hernanin (Gipuzkoa) dagoen Gizarte Berriztapeneko Lanbide Heziketako ikastegi integratua. Ziklo hauek eskainiko ditu: Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Animazio Soziala, Kulturala eta Turistikoa goi zikloak, Mantentze Elektromekanikoa erdi mailakoa eta Fabrikazioa eta Muntatzea oinarrizko Lanbide Heziketakoa; azken biak HERNANI BHItik kentzen dira.

Ermuan (Bizkaia) dagoen ERMUA BHI. Kentzen diren udalerri bereko ONGARAI BHI eta Anaitasuna Ikastola BHI ikastetxe publikoek bat egitearen ondorioz sortzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan