Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

8,30 milioi euro pertsonal ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntzarako beketarako. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

Erabakia, 5.000.000,00 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2015/16 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileen doktoretza aurreko prestakuntza programa berritzeko eta beka berrien deialdia egiteko finantzaziorako, hain zuzen.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2015/2016ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako doktoretza aurreko programan beka berriak deitu eta zeudenak berritzen dituen agindua.

Agindu honek, 8.302.130 euroko zenbateko globalean, 2015-2016ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearentzako bekak finkatu eta deitzea ditu helburu. Deialdiak beka berriak ematea eta 2014/2015eko ikasturterako eman zirenak berritzea hartzen ditu. Bai eta 2016an doktoretza eskuratu dutenentzako sariak ere.

Doktoretza aurreko programak ikertzaileen prestakuntza sustatu nahi du, doktorearen titulua lortzeko eta kalitateko ikerketa zientifikoari lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko doktoretza-programa baten barruan, ondorengo bi azpiprograma hauen bidez:

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegoko aplikazio-zentroetan: A modalitatea.

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko aplikazio-zentroetan, bai Espainiako estatuan (B modalitatea) bai atzerrian (C modalitatea).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau