Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

26 milioi euro unibertsitate-beketarako. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, beka eta diru-laguntza jakin batzuen deialdia finantzatu ahal izateko, alegia: 2015-2016 ikasturtean Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak; ikasturte horretan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten ari diren ikasle ezgaituen garraioak eragindako gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, eta ikasleak saritzeko eta aintzatesteko bikaintasun akademikorako bekak.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. 2014-2015 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako, hain zuzen.

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

1.- 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak

Beken deialdi hau, 25,78 milioi euroko zenbateko globalean, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2015/2016 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte:

Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterraren titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziatuaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratuak; egokitzapen-ikastaroak eta unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera iristeko behar diren prestakuntza-osagarriak; 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko unibertsitate publiko ez presentzialek ematen duten prestakuntza-ikastaroa; goi mailako arte-irakaskuntzak eta akademikoki unibertsitate-lizentziatuaren edo diplomatuaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi mailako beste ikasketa batzuk.

2.- Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, 100.000 euroko zenbateko globalean, baldin eta 2015-2016 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte.

3.- Bikaintasun akademikoko bekak, 120.000 euroko zenbateko globalean, etekin handiko unibertsitate-ikasleak 2015-2016 urtean aintzatesteko eta saritzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau