Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2015eko programa estatistikoa onartu du. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

Dekretua, 2015. urteko estatistika egitaraua onartzeko dena.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak EAEko urteko programa estatistikoari buruzko dekretua onartu du gaur, hau da, 2014-2017 Euskal Estatistika Planari buruzko Legea 2015. urtean garatu eta betearaziko duena.

2015ean Euskadiko estatistika-erakundeek (Eustatek eta Eusko Jaurlaritzako sailetako organo estatistikoek) gauzatuko dituzten eragiketa eta jarduera estatistiko guztiak biltzen ditu.

2015eko programaren bidez, guztira, 204 eragiketa estatistiko gauzatuko dira. Horietatik 105 Eustati dagozkio, eta gainerakoak hurrengo sail hauei:

Ingurumena eta Lurralde Politika: 28 eragiketa
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna: 24 eragiketa
Enplegua eta Gizarte Politikak: 15 eragiketa
Osasuna: 11 eragiketa
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura: 9 eragiketa
Herri Administrazioa eta Justizia: 6 eragiketa
Ogasuna eta Finantzak: 4 eragiketa
Segurtasuna: 2 eragiketa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau