Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuak «gizarte intereseko» izendatu du Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

Dekretua, Minbiziaren aurkako Espainiar Elkartearen Gipuzkoa Batzordea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak interes sozialeko izendatu du, gaurko bilkuran, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra.

1953an sortutako ongintzazko laguntza-izaerako eta irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra. Gipuzkoako Batzarrak, zehazki, 1988an hasi zuen ibilbidea. Minbiziaren kontrako borroka du helburu, ezagutzen diren eta etorkizunean ezagutuko diren modalitate guztietan, dibulgazioaren, prebentzioaren, ikerketaren, prestakuntzaren eta osasun- eta laguntza-izaerako funtzio eta jardueren bidez. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan; izan ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, 2010az geroztik etengabe jardun duela egiaztatu du.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzeko baldintzak eta prozedura Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan datoz araututa. Interes sozialeko izendatuta, erakundeek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan egindako ibilbidea eta lana aintzatesten dira, eta lehentasuna ematen zaie euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Araudiak zehaztutakoaren arabera, erakundeak interes sozialeko izendatzeko, beharrezkoa da, gizarte-zerbitzuak eskaintzeaz eta irabazi-asmorik gabekoak izateaz gain, langileen % 40k kontratu mugagabea izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau