
500.000 euro eraikuntzaren arloko enpresei, jasangarritasun proiektuak susta ditzaten. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)
LABURPENA
Gobernuak, Eraikal programaren bidez, milioi erdi euro bideratzea adostu du, bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresen kalitatearen eta kudeaketaren hobekuntza sustatzeko.
Honako hauek dira, zehazki, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak kudeatzen duen programak aurreikusten dituen diru-laguntzen xedeak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako bizitegi-eraikuntzako enpresa eta profesionalei kalitatearen kudeaketarako sistemak ezartzea eta hobetzen laguntzea, eta haien jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea.
Programa osatzeko, laguntzak emango dira honako nazioarteko kudeaketa-ziurtagiri hauek ezartzeko: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006 Nazioarteko Normalizazio Arauak; Espainiako UNE 166002 araua eta Segurtasun Industrialerako eta Okupazionalerako OHSAS 18001; eta ISO/IEC 17025 (probaketa-laborategien gaikuntzarako eskakizun orokorrak) eta ISO/IEC 17020 (ikuskaritzan jarduten duten erakunde moten funtzionamendurako irizpide orokorrak) Nazioarteko Normalizazio Arauak.
-
2015-09-07
Comentario de Twitter:
RT @isoarquitec: 500.000 euros a las empresas de la construcción para fomentar proyectos de sostenibilidad en Euskadi!! http://t.co/oyxDKYJ… -
2015-09-04
Comentario de Twitter:
500.000 euros a las empresas de la construcción para fomentar proyectos de sostenibilidad en Euskadi!! http://t.co/oyxDKYJlPf