Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

François Hollandek Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko konpromisoa adierazi du

2015.eko uztailak 27

Honela, Errepublika frantseseko Presidenteak baiezkoa eman dio Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrak (NPLD) bidalitako gutunean galdegin zitzaionari. Eskutitzean, Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko prozesuan aurrera egiteko animatzen zuen NPLD-k Frantziako Estatua

  

Frantziako Gobernua prest dago Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko. Frantziako Estatuko Presidenteak, François Hollandek, Gutuna berresteko konpromisoa publikoki adierazi nahi izan du Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren (NPLD) Presidente Patxi Baztarrikari bidalitako gutun batean. Sare Europarrak oso positiboki baloratzen du Frantziako Estatuak erakutsitako asmoa.

Hollandek bidalitako gutuna, duela zenbait aste NPLDko Presidenteak igorritako eskutitz baten erantzuna da. Izan ere, Baztarrikak, NPLDren presidentzia beregain hartu zuenean, Frantziako Estatuko “Instituzioak Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko hartu beharreko neurri juridikoak” hartzera “animatu” zituen. 

Errepublikako Presidenteak berehala erantzun dio NPLD sareko Presidenteari. Igorritako gutunean, Hollandek honakoa adierazi du: “Zaude ziur Estatu Buruaren konpromisoaz Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko, Gutun horrek bermatzen baitu Europako ondare linguistiko eta historikoaren babesa, lagunduz horrela gure kontinenteko tradizio eta kulturaren aberastasuna mantentzen eta garatzen”.

Zer da NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity)?

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra, NPLD (Network to Promote Lingüistic Diversity), 2007. urte amaieran sortu zen. Europako hizkuntza konstituzional, eskualdeetako eta Estatu txikietako hiztunen interesak ordezkatzea du helburu nagusi, eta bertako kide dira Estatuak, autonomia erkidego edo eskualdeetako gobernuak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta hizkuntza plangintzaren alorrean lanean diharduten erakundeak. NPLD Europan ahots bakarrez aritzen den plataforma da, eta agintari politikoei aholku ematen die. Arduradun politikoak hizkuntza aniztasunaren aldeko ekinean animatzea du xede, aniztasun hau Europako Batasunaren politikan helburu eta zehar-balio izan dadin.

Joan zen ekainean NPLD sareak Helsinkin (Finlandia) egin zuen Batzar Nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika aukeratu zuen sarearen Presidente, aho batez.

3 iruzkin
  • @JuanpeUra
    2015.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @pxbaztarrika recibe compromiso presidente Hollande ratificar Carta Europea Lenguas http://t.co/9Gh0rAbjOJ @npld2020 #…

  • @pxbaztarrika
    2015.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: François Hollandek Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko konpromisoa adierazi du @pxbaztarrika @npld2020 …

  • @pxbaztarrika
    2015.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @pxbaztarrika recibe compromiso presidente Hollande ratificar Carta Europea Lenguas http://t.co/9Gh0rAbjOJ @npld2020 #…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak