Berriak Lehendakaritza

Lilleko istripuko 44 bidaiari heldu dira Loiuko aireportura

2015-07-27

Atzo arratsaldean Loiuko aireportuan lurra hartu zuen Lillen istripua izan eta Euskadira bueltan zetozen 44 pertsonak zekarren hegazkinak, istriputik onik atera baitira eta ez dute ospitalean ingresatu behar izanik. Pariseko Orlyko aireportutik atera zen hegazkin batean etorri ziren.

Eusko Jaurlaritzak arreta emateko operatibo bat jarri zuen abian Seguritate Saileko Larrialdietako Zuzendaritzak koordinatua. Arretarako taldea langile espezialistek —medikoak eta psikologoak— osatzen zuten eta arreta familiartekoei eta hurbilekoei eskaini zieten.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak ibilgailuak zituen prest behar zituzten pertsonak aireportutik bakoitzaren etxera eramateko.

Bestalde, Guillermo Viñegra Osasun sailburuordea, Antonio Arraiza medikua Osasun Laguntzarako zuzendaria eta Mikel Antón Europako Gaietarako zuzendaria bertara joan dira. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Leyre Madariaga, izan zen ere Loiuko aireportuan eta familien poza eta lasaitasuna senideen itzuleragatik azpimarratu zuen. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)