Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Erkoreka Euskadi Alai atunontzi izoztailearen inaugurazioan izan da

2015.eko uztailak 26

Eusko Jaurlaritzako eleduna, Josu Erkoreka, Euskadi Alai atunontzi izoztailearen inaugurazioan izan da gaur. Ekitaldian, Santurtziko Zamakona ontziolak Bermeoko Echebaster taldeari eman dio ontzia; han ere, Erkorekak adierazi du Euskadik munduko atun-ontzi izoztaile guztien % 9 hartzen duela. Erkorekak ziurtatu du datu horrek «benetako indar global eta berritzaile» bihurtzen duela Euskadi.  

Ekitaldia Getxoko gurutze-ontzien kaian egin dute eta, han, Gobernuko bozeramaileak esan du «teknologia berrienaz» hornitu dutela ontzia, eta «egoera onean dagoen» sektore baten abangoardian dagoela Euskadi. 

Zamakona ontziolak Bermeoko enpresari bi urtetan emandako hirugarren atunontzi izoztailea da Euskadi Alai. Aurreko biek ere, antzeko ezaugarriak zituzten. Euskadi Alai, hain zuzen, Santurtziko ontziolaren 738. eraikuntza-lana da; diseinu berriko proiektu bat, Bermeoko ontzijabearen eskakizunen neurrira egina, azken teknologia berrienarekin. Hala, Izaro eta Jai Alai ontziekin bat egingo du , Indiako ozeanoan arrantzuan aritzeko. Bi ontziook bezala, Euskadi Alaik ere aluminiozko gainegitura eta zubia ditu, atuna –60ºtan ultraizozteko tunelak eta pirateriaren aurkako baliabideez hornitutako segurtasun-guneak, tripulazioa bahitzea eragozteko. Halaber, arrantza-harrapakinak hautatzeko sistema berritzaile bat du, merkaturatzeko balio ez duen arraina itsasora bizirik itzultzen duena, gizakiek apenas esku hartu gabe. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)