Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak datorren astean argitaratuko ditu 2011ko Lan-Eskaintza Publikoan Ebazteke gelditzen diren izendapenak, webean

2015.eko uztailak 23

Aurreikuspenen arabera, Osakidetzak uztaila amaitu aurretik argitaratuko ditu, www.osakidetza.eus webean, 2011ko lan-eskaintza publikoko Administrari Laguntzaile lan-kategoriako lanpostuen esleipenari buruzko ebazpena k, jarritako gora jotzeko errekurtsoak onartu ondoren eratorriak eta Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez ebatziak.

2011ko LEPeko mediku ez diren langileen kategoriatan (erizainak, erizain laguntzaileak, zaindariak, zerbitzuetako langileak,...), dagoeneko esleitu dira emaitza-faseko lanpostu guztiak, salbu eta administrari-laguntzaileen kategorian, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren erabaki bitartez onartutako errekurtso kopurua, eta aurretiaz esleitutako lanpostuen eragina dela eta.

Errekurtsoak onartzetik eratorritako izendapenak irailean argitaratuko dira EHAAn, eta, informazioa emateko, uztailean Osakidetzaren webean. Uztailean, prozedurari buruzko interesa dutenei ahalik eta informazio gehien emateko argitaratuko dira ebazpena k; izendapenek, berriz, irailetik aurrera izango dute ondorio juridikoa. Lanpostu berrian hasi, irailean ere hasiko dira esleipendunak, hartara, haien egoera pertsonala ez da udako oporraldian (abuztuan) aldatuko.

Behin lehengo esleipendunak lanpostuaz jabetu direnean, emaitza-faseko lanpostu hutsak argitaratuko dira, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpen bidez.

Horiek horrela, José María Armentiak, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, zera esan du, hilabete luzez lanean aritu ondoren eta jarritako errekurtso bakoitzaren azterketa xehatua egin eta gero: «85.000 lagun aurkeztutako LEP baten lanpostu-esleipena amaitzear gaude. Esleitzeke gelditzen diren 52 lanpostuak (aurreikusitako 400 lanpostuetatik) lehenbailehen esleituko dira».

Bestalde, honako hau gaineratu du: «sentitzen dugu lanpostua noiz esleitu zain dauden pertsonek hainbeste denbora itxoin behar izana emaitza-fasearen azken emaitzak ezagutzeko, baina 2011ko LEParen ebazpena ez da, ez Osakidetzaren beste LEPena baino luzeagoa izan, ez eta beste Autonomia Erkidegoetako osasun-administrazioen aukeraketa-prozesuena baino luzeagoa ere. Gertatzen dena zera da: prozesuok denboran luzatu ohi dira, eta, horrez gainera, garrantzitsua da parte-hartzaileei bermeak ematea, uneoro segurtasuna eta gardentasuna izateko».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailak 23

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza publicará la semana que viene en su web los nombramientos que quedan pendientes de resolver de la Ofe... http://t.co/0SIwS7w7KX

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak datorren astean argitaratuko ditu 2011ko Lan-Eskaintza Publikoan Ebazteke gelditzen diren izendapena... http://t.co/wAXQLyelQx