Berriak
Eu

2015eko Emakunde Sarira aurkezteko epea zabalik irailaren 15a arte

2015.eko uztailak 24

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak Berdintasunerako Emakunde Sariaren sariaren 2015eko edizioaren deialdia ireki du. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea 2015eko irailaren 15ean amaituko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da:

a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.

b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia.

c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Hautagaiak aurkezteko modua, honako estekan kontsultatu daiteke uzatilaren 25etik aurrera: https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/-/2015/premio/

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an, Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Irun eta Hondarribiakoa larde mistoak, 2011an; Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoek), 2012an, La Posada de los abrazos elkartea 2013an eta Fórum Feminista María de Maeztu 2014an.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko