Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Udalei eta Arabako kontzejuei Paisaiaren Ekintza Planetarako diru-laguntzak emateko deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira

2015.eko uztailak 24

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak atzo argitaratu zuen 2015eko uztailaren 22ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia iragartzen.

 

2009ko uztailaren 21ean, Europako Batzordeak 2000ko urriaren 20an onartutako Paisaiaren Europako Hitzarmenari atxiki zitzaion Eusko Jaurlaritza . Atxikimenduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoak beregain hartu zituen hitzarmenean jasotako edukiak eta edukiok bere erantzukizun esparruetara eramateko betekizuna, lurraldea antolatzeko politiketan integratuz paisaia ere, eta alor horretan sentikortzeko eta prestatzeko jarduerak abiaraziz.

 

Paisaiaren Europako Hitzarmenean adierazten denez, paisaia kontu garrantzitsua da kulturaren, ingurunearen, gizartearen eta ekonomiaren esparruetan, bai eta Europako ondare naturalaren eta kulturalaren oinarrizko osagaia ere, eta gizakiei ongizatea ekartzen eta identitate europarra finkatzen laguntzen du. Era berean, bizi-kalitatearen funtsezko elementu gisa hartzen du paisaia, hiriguneetan eta landa-guneetan, eremu hondatuetan eta kalitatekoetan, gune bereziki ederretan eta arruntetan.

 

Agindu berriak oinarri arautzaileak ezartzen eta diru-laguntzak deitzen ditu, norgehiagoka-prozedura bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat eta Arabako udalerrietako kontzejuentzat, Paisaiaren Ekintza Planak prestatu ditzaten. Esteka honetan dago haren garapena:

 

https://www.euskadi.eus/r47-bopvapps/es/bopv2/datos/2015/07/1503285a.shtml#

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)