Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi, Eako portuan eta Elantxobekoan

2015.eko uztailak 24

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Ea eta Elantxobeko portuak bisitatu ditu gaur goizean: bi portuotan, 200 kirol-itsasontzi amarratzen dira guztira.  Jesús María Olagibel alkatearekin bildu da Euskadiko azpiegitura eta garraioetako arduradun nagusia, itsasontzien babeserako bi azpiegitura horien beharrak ezagutzeko.

 

«Elantxoberen kasuan, gasolindegi-proiektu bat idazten ari gara eta 200 mila euroko kostua izan lezakeela kalkulatzen dugu» adierazi dio Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok sailburuari. Udalerriak 126 amarraleku ditu pantalanean, bai eta Euskadiko beste arrantza-udalerrietan deskargatzen duen arrantza-itsasontzi batena ere.

 

«Elantxoben, portua da udalerri osoko gune lau bakarra, ondorioz, aisialdirako gune nagusia; horregatik, arreta osoa eskaini behar diogu» esan du Oregik. 

 

Udalerria 1524. urtean sortu zen, arrantza-portuarekin, eta garrantzi handia izan zuen XVII. mendean, defentsarako portu gisa.  1783. urtean, Ibarrangeluako arrantzale talde batek kaiak eraiki zituen, laguntza publikorik gabe.  2000. urtean iparraldeko dikea 100 metro luzatu, eta islarik gabeko kai berri bat eraiki zen Erriberan.

 

Oregi Eako portuko instalakuntzetan ibili da goizean, halaber; han, 50 ilabe dituzte. Lekeitio eta Elantxoberen artean, XVI. mendean sortu zen Ea, Erreketa erreka isurtzen den badiaren eskuinaldean.

 

Bihar, Hondarribian, alkatearekin eta Kofradiako kideekin bilduko da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako portu hartan bultzatzen ari den ekimenei buruz hitz egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús María Olagibel