Berriak Osasuna
Eu

Darpónek ziurtatu du Eskubideen eta Betebeharren Gutun berriak Osasun Sistemaren erabiltzaile bakoitzaren neurrirako arretan sakontzen duela

2015.eko uztailak 24

Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, Osasun Sisteman pertsonek dituzten Eskubide eta Betebeharren gutunari erreferentzia egin dio gaur. Gobernu-Kontseiluak aste honetan bertan onartu du, 1989 urtetik indarrean zegoena ordezkatzeko. Adierazpenaren inguruan, esan du haren bertute nagusia dela, hain zuzen, neurrirako zerbitzua, pertsona bakoitzak behar duen arretara egokitua, eskaintzeko premian barrentzen dela. Hala ziurtatu du gaur eguerdian, Onda Cerok egin dion elkarrizketan. 

Adierazpen berriak osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa onarekin zuzenean lotutako eskubideak jasotzen ditu, lehen aldiz, bai eta, orobat, pertsona zaurgarriei eragiten dieten eskubideak eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen beharrei buruzkoak; halaber, haurtzaro/nerabetasun, sexualitate/birsorkuntza, zahartzaroa eta bizitzaren amaierari buruzko eskubideak babesten ditu. Azken alderdi horri dagokionez, sailburuak gogorarazi du Osakidetza ahalegin handia ari dela egiten bizitzaren azken egunetan pertsonen intimitatea errespetatzeko, eta halakoak banakako gela batean ospitaleratzea saiatzeko. 

Darpónek Donostiako Ospitaleko Segurtasun Biologiko Handiko Eremuari egin dio erreferentzia orobat. Aste honetan, eremu hori Iñigo Urkullu lehendakariarekin bisitatzeko aukera izan du, eta, azaldu duenez, Espainiako iparraldeko erreferentzia-zentro izango da gaixotasun infekziosoen alorrean. 

Osakidetzaren lan-eskaintza publikoari buruz, berriz, esan du «lanpostu kopuru maximoa atera dela eta Saila plangintzako «lan garrantzitsua» ari dela gauzatzen, epeak laburtzeko eta izangaiek ikasteko denbora izateko.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asociacion4
    2015.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: http://t.co/PDM0hFJZRN

  • @carmensr7
    2015.eko uztailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: http://t.co/PDM0hFJZRN

  • @mikel_franco
    2015.eko uztailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: http://t.co/PDM0hFJZRN

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Darpón asegura que la nueva Carta de Derechos y Deberes profundiza en dar una atención personalizada a las perso... http://t.co/W4i3kdvcva

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Osasun sailburuari, Jon Darponi, elkarrizketa diote Onda Cero irratian http://t.co/mtsMMXaCB0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)