Berriak Osasuna
Eu

Minbizia duten haurrek superheroiak izango dituzte bidelagun tratamenduan

2015.eko uztailak 23
  • Sei superheroi helduko dira Gurutzetako, Basurtuko eta Donostiako unibertsitate-ospitaleetara, adingabeen kimioterapia-tratamenduaren prozesuan laguntzeko eta hura normalizatzeko.
  • "Poción de Héroes" gizarte-proiektuaren barruan izango da, Fundación Atresmediak sustatua eta Agencia IDSk sortua.
  • Tumoreak haurren hirugarren heriotza-eragilea dira (0-14 urte), eta adin-talde horren heriotza-tasaren % 13 osatzen dute.

"Poción de Héroes" Euskadiko hiru ospitaletara iritsiko da estreinakoz, tratamendu onkologikoan dauden neska-mutilei laguntzeko. Zehazki, ekimena Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces, Bilbao-Basurto eta Donostialdea erakunde sanitarioetako ospitaleetan abiaraziko da.

"Poción de Héroes" Fundación Atresmediak sustatutako eta Agencia IDSk sortutako gizarte-proiektua da, eta haurrei senda daitezkeela sinesten laguntzea eta tratamenduan babestea ditu oinarrizko xede.

Ospitaleak gizarte-berrikuntzako estrategian aurrera egingo du proiektu honekin, Humanizazio Planaren esparruan; izan ere, uste da programa honek balioa gehituko diola pazienteari eta hobetu egingo duela pazienteak informazioari, tratuari eta arretaren antolakuntzari buruz duen gogobetetze-maila. Hain zuzen, ospitaleratutako haurrek eta haien familiek alderdi horiek behar dituzte, kalitate goreneko osasun-prestazioaz gain.

Superbotereak dituzten sei superheroi

Poción de Héroes-eko protagonistak sei superheroi dira: Muchacho Invisible, Chica Fuego, Guapo Kinético, Señorita Muralla, Chico Elástico eta Linda Rayo. Haien misioa da txikien bidelagun izatea kimioterapia-prozesuan, eta horretarako, "superbotereak utziko dizkiete".

Tratamendua hastean, adingabe bakoitzak heroi gogokoena hautatuko du, dagokion ospitalean emango dioten katalogoa aztertu ondoren. Jarraian, "botereen" maleta emango diote, aukeratutako pertsonaiaren zenbait elementurekin: komikia, heroiaren istorioa kontatzen duena; posterra, ospitaleko gelan zintzilikatzeko; heroi-intsignia, pijaman edo kamisetan jartzeko; peluxea, ezin bananduzko lagun bihurtuko dena; pasaportea, kimioterapia-saio bakoitzean zigilua jartzeko; gozoki-poltsa bat; eta pegatina batzuk, tratamendurako serum-poltsan itsasteko.

Proiektu honen bidez, minbiziaren aurkako tratamenduaren irudia aldatu nahi da, eta neska-mutilei eta familiei gaixotasunari kontra egiteko prozesua erraztu; proiektuaren sustatzaileek diotenez, "superheroiekiko interakzioak aldatu egingo du txikiek tratamenduaren inguruan duten pertzepzioa eta beldurra", eta gainera, gaixotasun bati aurre egiteko lehen urratsa da "senda daitekeela sinestea".

Proiektua aipatutako hiru ospitaleetara iritsiko da Fundación Atresmediari esker; Fundación Seur, Chocolat Baby, Grupo Saned, La Caixa eta BBK erakundeek ere parte hartu dute, eta Axa de todo Corazón, Grunenthal, Damel, Teva, Nutricia, Grupo Sada, Fundación Eroski, Fundación EDP, Aernnova eta Euskaltel Konekta erakundeak babesle gisa aritu dira. ASPANOVAS eta ASPANOGI elkarteek ere modu aktiboan lagundu dute proiektuan.

Haurren minbizia

Tumoreak haurren hirugarren heriotza-eragilea dira (0-14 urte), eta adin-talde horren heriotza-tasaren % 13 osatzen dute. Hala ere, diagnostikoa goiz egiten bada eta tratamendu-protokoloak egokiak badira, haurren minbizien % 70 baino gehiago senda daiteke.

2015eko lehen erdian, haurren eta 18 urtetik beherako nerabeen 29 minbizi-kasu berri diagnostikatu dira Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, hau da, 2014an diagnostikatutakoen ia erdia. Tumorerik ohikoenak leuzemiak (kasun guztien herena, gutxi gorabehera), garuneko tumoreak eta linfomak dira.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LeyrePeke
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Superhéroes acompañarán a niños y niñas con cáncer durante su tratamiento http://t.co/OLCz383a9N

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Superhéroes acompañarán a niños y niñas con cáncer durante su tratamiento http://t.co/OLCz383a9N

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Minbizia duten haurrek superheroiak izango dituzte bidelagun tratamenduan http://t.co/UjMkK9yBFt

  • @Elprimeroradio
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @txapela76: #encounter Superhéroes acompañarán a niños y niñas con cáncer durante su tratamiento http://t.co/KNT3QdCJhu http://t.co/X3Ds

  • @txapela76
    2015.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    #encounter Superhéroes acompañarán a niños y niñas con cáncer durante su tratamiento http://t.co/KNT3QdCJhu http://t.co/X3DsQLhETi

  • @djjacomenorato
    2015.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Superhéroes acompañarán a niños y niñas con cáncer durante su tratamiento http://t.co/pUv6Ykt0mu

Komunikabideek behera kargatzeko