Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculum (HEOC) berriaren aurkezpena

2015.eko uztailak 23

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari Joseba Erkiziak, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculum (HEOC) berria aurkeztu dute gaur Donostian. Curriculum berriak, Europako markoaren 6 mailak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) definitzen ditu lehen aldiz.

 

Baina, zer da HEOCa? HEOCa da helduen euskalduntzean, HABEk homologatutako sareko euskaltegietan erabiltzen den oinarrizko curriculuma. HEOCak definitzen ditu euskararen irakaskuntzan, ikasleen ikas prozesua gidatu behar duten helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak.

 

Orain arte indarrean egon den azken curriculuma 2000. urteko eta 2006. urteko bi Aginduren bitartez onartua zegoen eta ikas prozesua 4 mailatan definitzen zuen. 4 maila horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren goiko lau mailekin baliokidetuta zeuden 2008ko baliokidetza Dekretuaz geroztik.

 

Gaur aurkeztu den curriculumak, berriz, 6 maila definitzen ditu. Horrela, lehenengo aldiz, guztiz egokitzen ditu mailak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren 6 mailetara: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. A1 eta A2 mailak berriak dira. Markoaren arabera, maila horietan definitutako gaitasun komunikatiboa eskuratzen duen hiztuna honela deitzen da:

-        A1 Hasierako erabiltzailea

-        A2 Oinarrizko erabiltzailea

-        B1 Erabiltzaile independentea

-        B2 Erabiltzaile aurreratua

-        C1 Erabiltzaile gaitua

-        C2 Erabiltzaile aditua

 

Hiztun baten gaitasuna lau trebetasunetan bereizten da: (ahozkoaren) ulermena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. HEOCaren sei mailetako bakoitzean, gaitasun helburua definitzen da trebetasunez trebetasun, lau trebetasunetan, alegia.

.

HEOCak gaitasun komunikatiboa du helburu, hiztun erabiltzaileak sortzea. Horregatik, ekintza komunikatiboan oinarritutako ikaskuntza bultzatzen du. Hizkuntza-edukiak ez dira helburua, helburua da hizkuntza-baliabideak eskuratzea komunikatzeko gai izateko.

 

Azkenik, Markoaren sei maila nagusiak definitzeaz gainera, tarteko azpimailak ere definitzea aurreikusten du HEOCak.

 

A1

A2

B1

B2

C1

C2

A2.1  A2.2

B1.1  B1.2

B2.1  B2.2

C1.1  C1.2

C2.1  C2.2

 

 

Doakotasunera hurbiltzea:

 

Euskaltegietan ikasi eta HABEren egiaztagiriren bat –edo baliokideren bat- eskuratzen duten ikasleentzat 700.000 euroko zuzeneko diru-laguntzak jarri zituen HABEk 2013an, 800.00 euro 2014an eta 1.000.000 euro aurten, 2015ean. Egoera ekonomiko zail honetan, honek erakusten du aparteko ahalegina egiten ari garela euskaldun berriak saritzeko.

 

Azkenik, aurreratu nahi da, baita ere, datorren urtetik aurrera (2016an, alegia), A1, A2 eta B1 mailen agiriak eskuratzeko probak euskaltegietan bertan egingo direla.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)