
Segurtasun Sailak Jokoaren II. Liburu Zuria aurkeztu du, sektore horrek Euskadin duen egoera zehatz jasotzeko
Argitalpenak lau kapitulu nagusi ditu. Lehendabizikoan, sektoreak gure erkidegoan duen egoeraz hitz egiten da. Horretarako, ikuspegi ekonomikoa eta enpresaritza-ehunean zein enplegua sortzeko garaian duen garrantzia aztertu dute. Bestalde, azpisektoreetako bakoitzak (bingoak, kasinoak, eta abar) zer eskaintzen duen aztertzen da.
Jokoaren II. Liburu Zurian jokoa gizarte-fenomeno gisa kontuan hartuta aztertu da; ohiturak eta jokoetan ematen den bermea eta gizarteak jokoari buruz oro har duen pertzepzioa aztertu dira horretarako. Atal honetan bertan, gure erkidegoan aplikatzen den araudia laburbiltzen da; araudiak bermatzen duena da jokoa araututa egoteaz gain, jarduera behar den bermearekin garatzea.
Liburu Zuriak, halaber, aztertzen du jokoak zer egoera duen Europan zein mundu zabalean. Era berean, jokoaren etorkizuna markatuko duten joera eta praktika onenak aztertzen ditu.
Hauxe da II. Liburu Zuriaren helburuetako bat: jokoaren sektoreak hobera egitea eta lehiakorragoa izatea. Bada liburuak nabarmentzen duen beste aspektu bat: enpresentzat gomendioak, gizarteak jokoari buruz duen pertzepzioa hobetzeko, operadoreen lehiakortasuna hobetzeko eta joko arduratsua sustatzeko.