Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadin Bimep ikerkuntza azpiegiturak I+G+b alorrari bidea irekiko dio itsas energietan

2015.eko uztailak 23

Itsaso zabalean itsas energiak aprobetxatzeko teknologien laborategi hori ezinbesteko ezagutza-fokua izango da energia arloan sektore industrial berri bat sortzeari begira 

Armintzako kaiaren aurrean, olatuen energia kaptatzeko gailuen ikerkuntzan arituko den itsas instalazio abian jartzea Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiaren helburuen barruan dago, eta energia alorrean I+G+b sustatzeko apustuan aurrerapauso handia ekarriko du, baliabide propio berriak ustiatzeaz gain, sektore industrial berritzaileak sortzeko aukera emango baitu, hazkundea eta enplegua ekar ditzaketen sektoreak, hain zuzen ere. Itsasoak aukera handiak eskaintzen ditu energia eta industriaren ikuspegitik; hala ere, merkataritza aldetik aprobetxamendu egokia lortzeko, ikerkuntzan eta garapen teknologikoan pauso handiak eman behar dira gaur-gaurkoz. Bimepen sozietate kudeatzailea honako erakunde hauek osatzen dute: Energiaren Euskal Erakundeak (%92), Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak, eta IDAEk (%8), Espainiako Energia eta Turismo Ministerioaren energia agentziak. Orotara, egindako inbertsioa 22 milioi eurokoa izan da.

Javier Zarraonandia Bimepeko presidente eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuordearekin batera, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen inaugurazio ekitaldiaren bitartez, 5 urte iraun duen baimen-izapide eta eraikitze prozesu luze eta konplexu bati eman zaio amaiera, eta Estatu osoan bakarra den itsas instalazio berri hori errealitate bihurtu da jada. Horretaz gain, itsas azpiegitura eraikitzeko lan handiak eta bereziak egin behar izan dira itsasoan, urtean bost hilabete eskasean, maiatzetik irailera, egin ahal izan direnak, itsasoa bareago egoten baita. Izan ere, neguan itsasoaren egoerak edo baldintzak erabat galeratzen du edozein lan, eta, beraz, hurrengo udaberrira arte bertan behera utzi behar dira jarduerak edo obrak.

Azken finean, herri-administrazio publiko guztientzako erronka handia ekarri du Bimepen sorrerak; izan ere, formula egokiak uztartzen jakin dute “zentro teknologikoa eta itsas proben laborategia” hori eratzeko eta itsaso zabalean olatuak kaptatzeko gailuen ainguratzeko baimenen beharra bideratzeko; garapen berriak direnez gero, tresna horien ezaugarri tekniko zehatzak ezezagunak dira denontzat gaur egun. Horrekin batera, nabarmentzekoak dira ingeniaritzaren inguruan egindako lanak, komunikaziorako teknologiaz osatutako kable elektrikoen fabrikazioa eta itsas azpian kokatzeko instalazioei lotutako jarduerak.  

Laburbilduta, izapideen eta egindako lanen egutegia honako hau izan da:

  • 2008-2009. Ingurumen alorreko izapideei hasiera eman zitzaien  (12 hilabete).
  • 2011ko abendua. Baimen administratiboa.
  • 2011-2013. Azpiegitura elektriko, kable, azpiestazio eta abarren erosketa.  
  • 2013ko otsaila. Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren emakida eta lanei ekiteko baimena.  
  • 2013ko uda. Itsas azpiko kableen instalazioa.
  • 2014ko uda. Kableen lurperatzea itsas azpian urpekarien bidez.
  • 2015eko apirila. Ziurtatze azterlana, itsas azpiko instalazioaren kalitate teknikoaz eta ingurumen egoeraz azterketa, urpekari-robot baten bidez.
  • 2015eko ekaina. Abian jartzeko akta.

Bimep, ikertzeko eremua

Bimepek zenbait itsas azpiegitura ditu, itsas energiak aprobetxatzeko teknologiak garatzen dituzten enpresa guztiei konponbideak eskaintzeko asmoz, itsasoan, benetako egoeretan haien teknologien baliagarritasuna probatu behar dutenei, hain zuzen ere. Horrek guztiak, jakina, denbora eta baliabide asko eskatuko lioke enpresa bakoitzari bere kabuz egin nahi izanez gero, adibidez, probak egiteko behar diren baimenak banaka eskatzea, amarratzeko kableak egokitzea, konexio elektrikoak lehorrera bideratzea ez litzateke egingarria edo bideragarria izango haientzat. Hori horrela, Bimepek eskakizun eta premia guztiak asetzeko moduko eremu bat eskaintzen du, gailuak ikertzeko eta konektatzeko prest dagoena.

Hori aurrera eramateko, Bimepen proba eremuak behar diren baimen eta lehorreko zein itsasoko instalazio teknologiko egoki guztiak ditu. Itsaso zabalean, Armintza-Lemoizeko kaiaren aurrean dagoen eremua 5,2 km2-koa da, eta kostatik gunerik hurbilena 1.700 metrora dago. Haren inguruan 7 buia daude balizatzeko, itsas trafikorako mugak adierazten dituztenak. Horretaz gain, egoera meteorologikoaren eta olatuen baldintzen etengabeko monitorizazioa (24/365) egiten duen buia bat da bertan. Amarrei dagokienez, guztira, lehorrera konektatuta dauden 4 itsas azpiko kable dira; kable horietako bakoitza 5 MW eta 13 kV-ekoa da eta 50-90 metro arteko sakoneran kokatuta daude. Hala,guztizko potentzia instalatua 20 MW-ekoa da itsas azpiegituran. Kable horiek lehorrera konektatuta daude, eta azpiestazio elektriko baten bitartez, sarera bideratzen dute sortzen den energia elektrikoa. Elektrizitatea bideratzeko goi tentsioko linea berririk ez da egin behar, inoiz erabili ez ziren Lemoizeko zentralerako eraikitakoak aprobetxatu baitira. Hain zuzen ere, linea horiek banatuko dute jatorri berriztagarria duen energia sistema elektriko orokorrera. 

Aurreko guztia gorabehera, Bimepen zeregin nagusia ez da produktiboa, baizik eta balio erantsi handiko ezagutza teknologiko gune bat izatea, ekoizteko teknologia berrien proba, ikerkuntza eta garapenari esker, itsas energien aprobetxamenduaren bidez. Tresnen itxura, diseinu, tamaina eta teknologia ezberdina izan arren, probatzeko gailu flotagarri berri horien garatzaileek helburu bera dute: ozeanoetan dagoen energia berriztagarria ustiatzea. Era horretan, datozen urteetan ikerkuntza-lan sakona eskatuko duen erronka berri bat izango da itsas eremua energia aldetik, itsasoko olatuen energia energia elektriko bihurtzeko teknologia heldutasun maila egokia lortu arte, beste teknologia berriztagarriek lortutakoaren pare izan arte, eolikoarena, kasu.

Helburu hori lortzeko, itsas azpiko kableen bitartez, Armintzan dauden Bimepen bulegoetara bideratuko dira probatzeko gailuen datu eta parametro guztiak, benetako itsas egoeretan haien baliagarritasuna ezagutzeko aukera emanez. Gaur-gaurkoz, olatuak aprobetxatzeko teknologien artean ez da gailendu edo nabarmendu bakar bat besteen gainetik; beraz, Bimepen garatuko den ikerkuntza teknologikoa garrantzi handikoa izango da errendimendua, fidagarritasuna eta eraginkortasuna balioztatzeko, ustiapen eta mantentze kostuei dagokienez, merkatura jotzeko heldutasun teknologiko maila egokia lortzeko ezinbestekoak direnak.

Izan ere, elektrizitate sorkuntza bezain garrantzitsua da zein baldintzatan sortzen den. Hala, Kantauri itsasoak baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu gailuak probatzeko eta aztertzeko, itsaso mugitua bada ere, ez baita oso oldarkorra. Bimep azpiegitura Armintzan eraiki aurretik, bertako olatuen noranzkoaren eta indarraren ezaugarriak sakontasunez aztertu ziren, eta azterlan horien argitan ikusi zen leku aproposa dela olatuen kaptadoreak probatzeko eta ikertzeko, energia aldetik potentziala bikaina baita bertan, urteko egun gutxitan baino ez dago olatu desegokiak edo oldarkorregiak horretarako.  

Akordio estrategikoak

Eskuragarri dauden teknologia guztiak Bimepen instalazioetatik igarotzea ezinbestekoa baldintza da haien baliagarritasuna erakutsi ahal izateko eta heldutasun maila handiagoa eskuratzeko. Hala ere, Bimep azpiegitura jo baino lehen, beharrezkoa da probak egitea tanketan, eskala txiki edo murritzagoko prototipoekin, diseinuak zuzendu eta egokitzeko aukera ematen dutenak, eta hartara, Bimepen errealitatetik hurbilen dauden eskaletara heltzea. Hain zuzen ere, Kantabriako Institutu Hidrauliko Fundazioarekin sinatutako akordio estrategikoari esker, ikerkuntza alorreko balio-kate osoan zerbitzuak eskaintzeko bide emango du, tankean eskala txiki edo murritzetarako azterketak egiteko aukera izango baita, eta prototipoak itsaso zabalean, berriz, eskala handian edo errealean, Bimepen probatu ahal izango dira.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PuntoUnoBilbao
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: La infraestructura de investigación Bimep abre paso a la I+D+i en energías marinas en Euskadi http://t.co/kEkJrfZfXt

  • @JonLapeyra
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: La infraestructura de investigación Bimep abre paso a la I+D+i en energías marinas en Euskadi http://t.co/kEkJrfZfXt

  • @PetraZabalgana
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    Bimep, the research facility, opens up the way to R&D&I in marine energy in the Basque Country: This marine la... http://t.co/X1B7WXLRo8

  • @EVEuskadi
    2015.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    La infraestructura de investigación Bimep abre paso a la I+D+i en energías marinas en Euskadi http://t.co/kEkJrfZfXt

  • @gananzia
    2015.eko uztailak 25

    Comentario de Twitter:
    La infraestructura de investigación Bimep abre paso a la I+D+i en energías marinas en Euskadi http://t.co/aHtkCyuxh2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Zarraonandia