Berriak Lehendakaritza
Eu

Txile eta Peruko ordezkari Ana Urchueguíak Euskara Munduan programaren bosgarren edizioa zabaldu du Viña del Marren

2010.eko uztailak 19

Uztailaren 16a eta 24a bitartean Viña del Marren "Euskara Munduan" programaren V. edizioa ospatuko da, HABEk eta Viña del Marreko Eusko Etxeak antolatuta. Ana Urchueguia Txile eta Peruko ordezkaria ikastaroen hasiera ekitaldira bertaratu zen, Archibaldo Uriarte Eusko Etxeako presidentea eta Jose Francisco Zinkunegi HABE eta Euskara Munduan-eko kudeatzailearekin batera.


Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Euskal Etxeetako etorkizuneko euskara irakasleak animatu zituen, izan ere "Eusko Jaurlaritzak, HABEren bitartez, zuen beharra dauka, gerora zuek ere euskara irakasteko, eta horrela geroz eta jende gehiago euskararen familiaren parte izan daitezen".


Euskarako irakasle berriak trebatzea Euskara Munduan programaren ardatz nagusienetako bat da. HABEk (Kultura Saileko organismoa) eta Lehendakaritzak, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta gizataldeentzako Zuzendaritzaren bitartez, antolatutako barnetegiaren helburua da euskara ezagutaraztea, irakastea eta hizkuntzaren erabilera sustatzea. Horretarako beharrezkoak dira ikasleku berriak eta irakasle berriak eratzea, material didaktiko berriarekin eta hizkuntzaren irakaspenera zuzendurik dagoen teknologia berriaren erabilerarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Urchueguía, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria