Berriak
Eu

URA Urbiko zubia eraisten hasi da gaur, Basauri-Galdakaon

2015.eko uztailak 22

URAk, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikitutako Uraren Euskal Agentziak, Urbiko zubia eraisten hasi da gaur, gero ahalmen hidrauliko handiagoko zubi batengatik ordezkatzeko. Lanon xedea: Ibaizabal ibaiaren ur-goraldiekiko segurtasuna handitzea Basauri, Galdakao eta Zaratamoko industriaguneetan.

Eraikiko den zubi berriak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du. Ahalik eta zabalen eraikiko da (13,60metro): 3,30 metro luzerako bi errei, oinezkoentzako 2,5 metro luzerako pasabide bi eta 2 metro luzerako bidegorria.

Beraz, 9.8 metrotik 13,60 metrora zabalduko da. Horrek ondorio zuzena izan du lanak egitean. Izan ere, 3,80 metroko alde horrek galarazi egin du oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea zubiaren parean. Horrexegatik, oinezkoentzako bidea ibaiertzetik doan bidetik atondu behar izan da.

Urbi eta Bridgestone zubien arteko oinezkoentzako igarobidea atzo, asteartea, ireki da. Horrek ahalbidetu izan du Urbiko zubia moztu ahal izatea goizeko 9:30etan, eta eraisketa lanak hasi ahal izatea.  

Ibaizabal ibaiaren goraldiei aurre egiteko lanak

Lanok Ibaizabal ibaiaren bideratze lanen 2. Faseari dagozkio, Urbi eta Bengoetxea arteko tartean.

Bizkaiko Foru Aldundiak eraiki zuen zubia 1935ean. Hormigoi armatuaz eginda dago. 9,8 metroko zabalera eta 20 metroko luzera duten 3 zati berdintsuk osatzen dute, eta ertzetan oinarritzeaz gain, ibilguan kokaturiko bi zutabek eusten dute. Ibilguan diren bi zutabe horiek ez datoz bat ibilguaren norabidearekin uraren hustuketa oztopatuz, eta, ur askoko sasoietan batik bat, ur-laminaren handitzea sortzen dute. Horrexegatik ordezkatu behar da zubia.

Orain dela gutxi Bridgestoneko zubia ordezkatu da, Urbi presaren eraisketa burutu da, eta Urbi eta Bengoetxe arteko tartearen ibilguaren zabaltze lanak bukatu dira. Horiekin batera, orain, Urbiko zubiaren eraisketak ahalbidetuko du ibilguaren ur-hustuketarako ahalmen eskasak sortutako arriskuak murriztea Basauri-Galdakoa eta Zaratamoko eremu industrialetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)