Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,8 euroko diru-laguntzak emango ditu garapen jasangarria sustatzen duten toki-erakundeen ekintzetarako. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 1.810.000 euro bideratuko ditu garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten toki-erakundeentzat, Udal, Mankomunitate, beste Toki-erakunde batzuk, Toki-erakunde autonomo, Toki-garapenerako agentzia eta Tokiko merkataritza-sozietateentzako diru-laguntzak arautzen dituen eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu den aginduarekin bat etorriz.

Diru-laguntzak 2015eko urtarrilaren 1aren ostean hasi eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren lehentasunezko lerroei heltzen dieten proiektuentzat izango dira, ingurumen-eremu hauetan: lurzoru kutsatuak, klima-aldaketa eta atmosfera, kapital naturala eta biodibertsitatea, eta, azkenik, jasangarritasunerako hezkuntza.

Aurrekontuan aurreikusten diren 1.810.000 euroetatik, 550.000 euro lurzoru kutsatuekin zerikusia duten proiektuentzat izango dira; 550.000 euro klima-aldaketari eta atmosferari buruzko proiektuentzat; 550.000 euro kapital naturalari eta biodibertsitateari buruzko proiektuentzat; eta 160.000 euro jasangarritasunerako hezkuntzari buruzkoentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau