Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpen berria onartu du. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

Dekretua, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko Adierazpena onartu du gaur, Osasun Sailaren proposamena aintzat harturik. Adierazpenak Euskadiko osasun-sistemari dagokionez herritarrek dituzten eskubide eta betebehar guztiak biltzen dituzten arauen edukia eta irismena biltzen, argitzen eta eguneratzen du; guztia ere, euskal-osasun sistemaren oinarrian dauden unibertsaltasun-, elkartasun-, ekitate-, zerbitzu-kalitate eta partaidetza-printzipioak aintzat harturik.

Jon Darpón Osasuneko sailburuak gaur bertan ezagutarazi du eskubide eta betebeharren Adierazpen berria; pertsonak babesteko eta erantzukizunak finkatzeko esparru-tresna da, eta osasunarekin zerikusia duten balioak sustatu eta babestea du xede. Osasuneko sailburuak esan du Adierazpena oso aurreratua dela aurreko Eskubide eta Betebeharren Kartarekin alderatuta (Osakidetzan 1989tik indarrean) eta beste autonomia-erkidegoetan nahiz Osasun Ministerioan indarrean daudenekin konparatuta. Darpónek nabarmendu du Adierazpen berria minimoen etika betetzen duen eskubide eta betebeharren katalogo hutsetik harago doala: Maximoen etika sustatu nahi du, bikaintasunaren ideala; izan ere, osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa onarekin zuzenean lotutako eskubideak jasotzen ditu lehen aldiz, eta, horiekin batera, pertsona zaurgarriei eragiten dieten eskubideak eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen beharrei buruzkoak; halaber, haurtzaro/nerabetasun, sexualitate/birsorkuntza, zahartzaroa eta bizitzaren amaierari buruzko eskubideak babesten ditu.

Araudi administratibo, zibil eta penaletik harago dauden hainbat betebehar ere jasotzen ditu, hiritar-etikaren ikuspegitik eska daitezkeenak.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek adierazi duenez, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideen eta betebeharren adierazpena lagungarria izango da osasun-laguntzaren izaera unibertsala, laguntza-kalitatearen hobekuntza, elkartasuna zein osasun-zerbitzuen sarbide eta erabilerako ekitatea areagotzeko, bai eta Euskadiko osasun-sistemaren jardueretan pertsonek are gehiago parte har dezaten ere.

BERRIKUNTZA NAGUSIAK

Lehen aldiz azaltzen dira Euskadiko Osasun Sistemaren antolakuntza eta kudeaketa onarekin zuzenean lotutako eskubideak, eta aitortzen da erabiltzaileek eskubidea dutela etika demokratikoaren ikuspegitik gobernatu dadin, eta Sistema eraginkorra eta herritarren osasun-beharrekiko egokia izan dadin. Euskadiko osasun-sistemaren jarduketetan parte hartzeko eskubidea ere bermatzen zaie; hots, modu aktiboan, zuzenean, edo taldekatzen diren eragileen nahiz ordezkatzen dituztenen bidez har dezaten parte.

Bestalde, lehen aldiz jasotzen da kolektibo zaurgarrietako pertsonentzat babes-protokolo edo -programa espezifikoak jarraitzeko beharra; izan ere, neurri bereziak behar dituzte osasun-sistemara eta sistema soziosanitariora berdintasun-egoeran jo ahalko dutela bermatzeko.

Hori horrela, honako irizpide hauek betetzen dituztenak dira pertsona zaurgarri, edo kolektibo zaurgarrietako pertsonak:

1. Barruko agenteen (egoera edo osasun psikofisikoa) edo kanpokoen eraginez (baliabideak, egoera soziokulturala, etab.), haien autonomia edo autokudeaketa mugatuta dutenak;

2. Neurri espezifikoak behar dituztenak, baliabide sanitario nahiz soziosanitarioetara berdintasun-egoeran eta diskriminaziorik gabe heltzea bermatzeko.

Irizpide horiek aintzat hartuta, honako kolektibo hauek identifikatu dira:
- Nahasmendu mentala duten pertsonak.
- Desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak.
- Tratu txarren eta babesgabetasunaren biktimak.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak.
- Egoera administratibo irregularrean dauden etorkinak.
- Baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonak.
- Pertsona transexualak.

Politika espezifikoei buruzko eskubideak erantsi dira, erabiltzaileak justiziaz, zuzentasunez eta errespetuz laguntzeko, ondoren deskribatzen diren kasuetan: egoera edo gaixotasun zehatzetan, gaixotasun arraroak dituztenetan eta bizitzaren fase edo momentu jakinetan arreta berezia behar dutenetan:
- Haurtzaroko eta nerabezaroko behar espezifikoak.
- Sexu- eta erreprodukzio-osasuneko behar espezifikoak.
- Adineko pertsonen behar espezifikoak.
- Bizitzaren amaierako behar espezifikoak.

Betebeharrei dagokienez, Adierazpenak betebehar batzuk zehazten ditu, araudi administratibo, zibil zein penalak jasotakoetatik harago doazenak, eta herritarren etikaren ikuspegitik eskatu daitezkeenak. Beste lurralde-eremu batzuetan indarrean dauden arauek eskubideak eta betebeharrak uztartzen ez dituzten irizpideak mantentzen jarraitzen dute. Pazienteei eta erabiltzaileei autokudeaketarako eta erabakitzeko gaitasuna emateak ardurak hartzea dakar, eta, ondorioz, betebeharrak izatea.

Berrikuntzen artean, zehazten du Adierazpenaren aplikazio-eremua ez dela Osakidetzako erabiltzaileetara bakarrik mugatzen, baizik eta Euskadiko Osasun Sistemako zentro pribatu itunduetan ere aplikatzen dela, bai eta kontratu bidez Osasun Sailarekin loturarik ez dutenetan ere; azken horien kasuan, Adierazpenaren parte batean, behintzat.

Erabiltzaile guztiek dituzten eskubideak dira eta laguntzako nahiz izaera sanitarioko harreman guztietan dira galdagarri; osasun-informaziorako eskubidea, segurtasun klinikorako eskubidea, intimitaterako eskubidea, adostasun informatua izatekoa, gizonen eta emakumeen beharrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea betez aintzat hartzekoa, nork bere osasunari buruz dagoen informazioa izatekoa eta aurretiazko borondateak errespetatzekoa.

Amaitzeko, Dekretuak web orrian Eskubide eta Betebeharren Adierazpena argitaratzera behartzen du Osasun Saila, dekretua bera indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean; horrekin batera, edukiak eusten dituen oinarri etiko eta juridikoaren azalpen-gida argitaratu behar du. Era berean, Adierazpenean aipatzen diren arloetan egiten diren ekarpen etiko nahiz juridikoak erantsiko zaizkio aipatutako argitalpenari.

INSPIRATU DITUEN PRINTZIPIOAK ETA BALIOAK

Osasun Sailak, Adierazpen berria prestatzeko orduan, uneotan osasun-laguntzan nagusi diren balioak hartu ditu kontuan; hau da, autonomia eta bizi-proiektuak errespetatzea, egoera ahulenean dauden pertsonak babestea eta segurtasun klinikoa bermatzea. Osasun-arloko profesionalen eta herritarren artean dagoen harremanean eboluzio zientifiko eta teknikoagatik zein osasun-laguntzara bideratutako baliabideengatik azken urteetan izandako aldaketak hartu dituzte kontuan, halaber, balio berri horiekin batera.

Era berean, Euskadin osasun-harremanak inspiratzen dituzten printzipioak ere oinarri ditu adierazpenak; besteak beste:
- Pertsonaren askatasuna errespetatzea, duintasuna eta autonomia bere osasunen eragina duten erabakietan.
- Bizitzari eta osotasun fisiko zein psikikoari errespetua.
- Berdintasuna eta diskriminazio eza jaiotze, adin, nazionalitate, arraza, sexu, desgaitasun edo gaixotasun, erlijio, moral, iritzi, ideologia, egoera ekonomiko, hizkuntza, zein beste edozein egoera pertsonal, familiar edo sozialagatik.
- Osasun-laguntzaren unibertsaltasuna eta eskuragarri dauden laguntza-zerbitzuetara heltzeko aukera, benetako berdintasun-egoeran.
- Elkartasuna eta ekitatea osasun-zerbitzuetara jotzean eta haiek erabiltzean, eta osasun-zerbitzuen kalitatea.
- Konfiantza osasun-harremanean parte hartzen duten eragileen artean eta konfidentzialtasuna osasunari buruzko datuetan eta harreman klinikoetan sortzen diren informazioan.
- Errespetua nortasunaren garapen askeari eta norberaren bizitza-proiektuari.
- Ardura eta parte hartzea zure osasuna kudeatzen duten pertsonen artean.

EDUKIA

Bigarren kapituluan, eskubideak zehazten dira; eskubideok bost taldetan banatuta daude:

- Euskadiko osasun-sistemaren antolaketari eta kudeaketari lotutako eskubideak. 4. artikuluan jasotzen dira eskubideok, eta bertan zehazten da pertsonek Euskadiko osasun-sistema etika demokratikoaren balioan goberna dadin duten eskubidea; gobernatzeko modu horrek 2013ko maiatzaren 28ko bilkuran Gobernu Kontseiluak onartutako Administrazio Orokor eta Instituzionaleko kargudun publikoen eta aldi bateko langileen kode etikoa eta jokabide-kodea aintzat hartu behar du, eta, horrezaz gain, unibertsaltasun-, ekitate- eta elkartasun-printzipioetan oinarritu behar du, sistema eraginkorra, kalitatezkoa eta pertsonen osasun integrala bilatzea helburu nagusia izateko.

- Osasun-politika espezifikoekin lotutako eskubideak, 5-9. artikuluetan jasoak. Horietan aipatzen dira osasunaren prebentzio eta sustapenari buruzko politikak, ikerketa eta irakaskuntza, osasun-laguntza bizitzaren faseetara egokitzea eta egoera ahulean dauden pertsonen kolektiboentzako berariazko politikak.

- Nork bere osasunaren kudeaketan modu arduratsuan parte hartzeari lotutako eskubideak. 10. artikuluan jasotzen dira, eta osasun-sistemaren baliabideei eta antolaketari zein norberaren osasun-egoerari buruzko informazioa edukitzeko eskubidearekin daude lotuta, hitzez zein dokumentu bidez, parte-hartze eta autozaintza arduratsua ahalbidetzeko eta laguntzeko moduan.

- Eskubideak laguntza-harremanetan. 11. artikuluan jasotzen dira. Pertsona guztiek laguntza-harremanak direla eta eska ditzaketen eskubideak dira.

- Osasun publikoaren arloko eskubideak 13. artikuluan daude bilduta, eta informaziorako, parte hartzeko eta prestazioen segurtasunerako eskubideekin dute zerikusia.

Hirugarren kapituluan, betebeharrak zehazten dira. Betebeharrak ez dira politikari, kudeatzaile eta profesionalentzat bakarrik; aitzitik, pertsona guztiei eragiten diete, Euskadiko osasun-sistemarekin duten harremanean. Baliabideak arduraz erabiltzeak, erakundearekin elkarlanean aritzeak eta segurtasun klinikoak herritar guztiengan dute eragina. Eskubide/betebehar binomio bat dagoela esan dezakegu, hortaz: pertsona guztiok dauzkagu eskubideak, baina betebeharrak ere bai.

Laugarren kapituluan, kexak eta erreklamazioak izapidetzeko prozedura arautzen da, eta, eskubide zein betebeharren Adierazpenean jasotakoa betetzearekin lotuta, pertsonentzako arreta-unitate edo- zerbitzuak daudela jasotzen da.

Xedapen Gehigarri Bakarrean zehaztutakoaren arabera, Adierazpeneko eskubide jakin batzuk ezinbestean bete behar dira Osasun-administrazioarekin kontratu-loturarik ez duten osasun-egitura pribatuetan ere; funtsean, osasun-informaziorako eskubidea, intimitaterako eskubidea, adostasun informatua izateko eskubidea eta aurretiazko borondateak errespetatzekoa. Pertsona guztiek dauzkaten eskubideen titulartasunarekin lotutako alderdiak dira, eta osasun-harremanen oinarrizko ardatza dira, osasun-jarduera garatzen den osasun-egitura publikoa ala pribatua den alde batera utzita. Osasun-egitura pribatu horietara jotzen duten pertsonek beren gain hartu beharreko betebeharrak ere jasotzen dira.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arartekomapak
    2015.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el Sistema Sanitario de Euskadi http://t.co/fV12tKNfRt

  • @arartekomapak
    2015.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpen berria onartu du http://t.co/Av5Pei2CJO

  • @ccpalib
    2015.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Aprobada declaración de derechos y deberes en Euskadi que reconoce necesidades específicas del final de la vida http://t.co/TECRdXvZPP

  • @lodelume
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el SistemaSanitario deEuskadi h…

  • @luor33
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Koldoberri: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpen berria onar... http://

  • @luor33
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Koldoberri: El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el Sistema Sanitario de ... http://

  • @ronusol
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Koldoberri: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpen berria onar... http://

  • @Koldoberri
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el Sistema Sanitario de ... http://t.co/E7OSa71XEI

  • @Koldoberri
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpen berria onar... http://t.co/jFDB134pRt

  • @lauserdel
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el SistemaSanitario deEuskadi h…

  • @VArechavala
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el SistemaSanitario deEuskadi h…

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el SistemaSanitario deEuskadi http://t.co/KqcZsqs2VZ

  • @djjacomenorato
    2015.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba la nueva declaración de derechos y deberes de las personas en el Sist Sanitario de Euskadi http://t.co/6N2DRMe9WX