Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

76.000 euro Euskaltzaindiari. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-07-21

Erabakia, Euskaltzaindiari diru-laguntza zuzena emateko dena, JAGONET zerbitzuaren 2014. urteko plana, "Oroitidazkia" argitalpen elektronikoa eta hainbat lan informatiko finantzatzeko.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, EUSKALTZAINDIA Hizkuntza Akademiari 76.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea, programa kontratuan txertatu gabeko hiru egitasmo finantzatzeko, "JAGONET zerbitzuaren 2015. urteko plana", "Oroitidazkia argitalpen elektronikoa" eta hainbat lan informatiko egiteko diru-laguntza.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengoan, %70 ordainduko da aurrerapen gisa, eta bigarrenean gainerako %30, lanaren justifikazioa egin ondoren. Diru-laguntzaren justifikazioa 2016ko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko du Euskaltzaindiak, diru-laguntzari dagokion gastua gauzatu dela frogagarri diren fakturak eta lanen inguruko txosten zehatza aurkeztuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan