Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Oxfordeko Unibertsitateko St Antony College. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, gaur onartu du 2015/2016 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s College bisitatuko duten ikertzaileentzat dirulaguntza bat deitzen duen agindua.

52.382 euroko dirulaguntza hori ikasturte oso baterako (hiru hiruhileko) izango da, izangaiek hiruhileko bat edo biko egonaldi partzialak aukeratu ahal izango dituzten arren.

Ikertzaile bisitariak ondorengo diziplinetan egin ahal izango du ikerketa-lana: Historia Modernoa, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Antropologia eta Nazioarteko Zuzenbidea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau