Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

54,4 milioi euro 2014/15eko unibertsitateaz kanpoko beketarako. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

Erabakia: unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2013-2014 ikasturteko deialdiaren diru-kopuruaren gehiketa gastuak finantzatzeko, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena hedatzeko dena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gastua 1.400.000 eurotan areagotzeko baimena eman du, 2014/15eko ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetan eskolatzeko ikasketa-laguntzen deialdia finantzatzeko.

Ikasketa-laguntza horiek 2014ko urriaren 21eko bileran onartu ziren, 53 milioiko zenbatekoan, eta horretarako bideratutako guztizko zenbatekoa 54.400.000 eurokoa da.

Ikasle bekadunen kopurua nabarmen areagotzeak eta 2014/2015eko ikasturtean diru-laguntza gehiago eman izanak eragin dute aurrekontu-gehitze hori. Zehatzago esanda, 1.416 ikasle bekadun gehiago izan ziren eta emandako diru-laguntzak 3628 gehiago izan ziren (ikasle bekadun batek osagai desberdinetan jaso ditzake bekak). Zifra horiek, gutxi gorabehera, 1.400.000 euro gehiagoko gastua ematen dute eta horietatik 1.160.000 euro jantoki-beketarako izango dira.

Unibertsitateaz kanpoko beketarako dirua

2013-2014ko ikasturtea: 53,05 milioi euro
2014-2015eko ikasturtea: 54,40 milioi euro

Ikasle bekadunen kopuruaren bilakaera hau izan da:

2013-2014ko ikasturtea: 124.868
2013:2014ko ikasturtea: 126.284 (+1.416)

Areagotze hori emandako beken kopuruan jasota agertzen da eta 3.628 diru-laguntza gehiago eman dira. Areagotze horretatik, 2019 laguntza jantoki-beken kopuruarena dira.

2013-2014ko ikasturtea: 186.381
2014-2015eko ikasturtea: 190.009 (+3.628)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau