Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

5,5 milioi euro, Lanbide Heziketako zentro publikoetan langabeei prestakuntza emateko. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa. Gastuak finantzatuko duena: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egindako kudeaketa-gomendioa, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei zuzendutako prestakuntza-programazioa gauzatzekoa.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak 5.497.992 milioi euro bideratuko ditu sare publikoko Lanbide Heziketako zentroetan langabetuak prestatzeko ikastaroak antolatzeko. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren zentroek 135 ikastaro emango dituzte aurten, eta 1.600 ikasle inguruk hartuko dute parte horietan.

Jaurlaritzak gaur onetsi duen partida langabetuen prestakuntza sustatzeko programa sorta baten barruan dago jasota; Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen ditu programa horiek guztiak.

Lanerako prestakuntza-ekintzak dira lanik gabeko langileei enplegagarritasuna bultzatzeko eskaini ahal zaizkien zerbitzu nagusiak, horrelakoei esker beren kualifikazioa hobetzen eta arlo profesional jakin baten ezagutza sendotzen baitute.

Ikastaroak prestakuntza-defizita duten langabeei zuzenduta daude bereziki. Horiek kualifikazio-maila ertainak eskuratu behar dituzte sektore ekonomiko eta lanbide-arlo guztietan, industrian bereziki (fabrikazio mekanikoa, mantentze industriala, automatismoak, automobilgintza...), baina baita mendeko pertsonentzako Arreta Soziosanitarioan ere.

Hain zuzen, 2014-2016 aldiko Enplegu Planaren barruan daude jasota lanerako prestakuntzari buruzko neurri guztiak. Xede hauek ditu aipatutako planak: Euskadin dauden enpleguak sendotzea, enpresa- eta produkzio-sarearen aldetik lanpostuak sortzea eta populazio aktiboaren enplegagarritasuna areagotzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau