Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak 35 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen errendamendua eta zaharberritzea sustatzeko. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2015. urtean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jardunetarako formalizatutako maileguen interes-tasen sorospenerako.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, alokairuaren sustapena 2015Eko laguntzeko aurrekontua osatzeko.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2015. urtean etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak finantzatzeko.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ángel Toñak, hala proposatuta, Gobernu-Kontseiluak 35 milioi euroko diru-laguntza sorta bat onartu du gaur -2014an baino milioi bat gehiago-, arrendamendua sustatzeko (alokairu babestuko etxebizitzak eraikitzeko diru-laguntzen bitartez), bai eta eraikinen zaharberritzea bultzatzeko ere, (jabe-komunitateei eta partikularrei diruz lagunduz, eraikin eta etxebizitzak zaharberritzeko).

Jaurlaritzak gaur onartutako neurriak etxebizitzen errehabilitazioari, errentamenduaren sustapenari eta formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiazioari buruzkoak dira zehazki.

Aurtengo aurrekontu-ekitaldian, Jaurlaritzak 14,7 milioi euro bideratuko ditu 16.000 etxebizitza inguru zaharberritzeko, guztiak ere Etxebizitzak Birgaitzeko RENOVE Planean bilduak. Laguntza horiei esker, 2014an, 12.000 etxebizitza zaharberritu ziren.

Gainera, 13 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak errentamendua sustatzera. Lerro hori alokairurako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeagatik sustatzaile publikoei eta pribatuei eman beharreko diru-laguntzetarako izango da. Baimendutako zenbateko horren bidez alokairuko 400 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki inguru diruz laguntzea aurreikusten da (errotazio-alokatzeak).

Azkenik, 2015ean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jarduketengatik formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiaziorako laguntzak ere onartu ditu kontseiluak; 7,2 milioi euroko partida bat bideratu da hartarako. Diru-laguntzen lerro horrek alokairua sustatzeko maileguengatiko interes-tasen subsidioengatiko kostuak estaltzen ditu.

Mailegutan 90 milioi euro ematea du helburutzat, Jaurlaritzaren eta finantza-erakundeen arteko hitzarmen finantzarioaren babesean. Subsidioengatiko zenbatekoak subsidioek berekin dakartzan mailegu-kostuak estaltzen ditu (alokairua eta lurzorua bakarrik; erosketa, sustapen eta birgaitzera zuzendutakoek ez dute subsidiorik).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau