Berriak Lehendakaritza
Eu

Foru Aldundien bultzada ekonomikoa gazteriaren artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programari. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

Erabakia, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa. Helburua: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeari buruzko "Beldur Barik" erakunde arteko kanpaina garatzea eta elkarrekin finantzatzea.

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa. Helburua: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeari buruzko "Beldur Barik" erakunde arteko kanpaina garatzea eta elkarrekin finantzatzea.

Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa. Helburua: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeari buruzko "Beldur Barik" erakunde arteko kanpaina garatzea eta elkarrekin finantzatzea.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gazteriaren artean emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko Beldur Barik erakunde arteko kanpainaren garapenerako eta finantziaziorako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta EAEko hiru foru aldundien arteko hiru hitzarmen baimentzea onartu du. Kanpaina hau Emakunderekin batera, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek finantzatzen dute aldi berean, EUDELen laguntza dauka, eta baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailarena, EHUrena eta EITBrena. Gaur hiru foru aldundiekin sinatu beharreko hitzarmena egiteko baimena onartu da, zeinaren bitartez Bizkaiako Foru Aldundiak 35.000 euro jarriko ditu, Gipuzkoako aldundiak 18.705 eta Arabakoak 9.351 euro. Emakundek 100.000 eurorekin finantzatzen du programa.

Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.

Aurten, ikus-entzunezko lehiaketa (irailaren 11an hasiera emango zaiona) eta Topaketarekin batera (Azaroaren 28an Amurrion ospatuko dena), berritasun bezala udalerri ezberdinetan jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposamena luzatzen da. Ekimen honen sorrera, jai eta aisialdi esparruetan zentratuta, gazteria indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa hartzeko beharrean dago, beti errespetuan, berdintasunean eta autonomia jokabide eta jarrerak bultzatuz. Beldur Barik Guneko helburua arazo hau saihesteko nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea da.

Horretarako, jaietan gazteen artean banatzeko material ezberdina diseinatu da (erasoak saihesteko gida, pegatinak, txapak...), jai esparruetarako musika eta kuña iradokizunak, eta neska eta mutilentzako tailerrak. Sentsibilizazio eta jaietan ematen diren eraso sexisten aurrean erramintak luzatzeko.

Gainera, aurten Beldur Barik programa gehiago zabaltzen da, izan ere, ikastetxeetan erabiltzeko zenbait unitate didaktiko sortu dira aurreko urteetako lanetan oinarrituta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau