Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

1.280.000 € diru-laguntzatan, Euskadi helmuga hobetzeko lurralde-proiektu turistikoak babesteko. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

LABURPENA

Gaur, kontseiluan, Eusko Jaurlaritzak 1.280.000 €-ko diru-laguntzak onartu ditu, Euskadiko helmugen erakarmena eta kalitatea hobetzeko turismo-proiektuak babesteko, eta, hartara, fluxu turistiko berriak sortzeko eta dinamizatzeko.

Honelako proiektu motak lagunduko dira:

a) helmugen erakarmena hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoak.

b) berrikuntzaren bitartez helmugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetuko eta turismo jasangarri eta arduratsua garatuko duten proiektuak. Atal horretan, hauek hartuko dira aintzat:

Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako eta kudeatutako helmugen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak.

Kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketarako erreferenteak ezartzeko proiektuak.

Jasangarritasun-erreferenteak ezartzeko proiektuak.

Laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoak eta irabazi asmorik gabeko pribatuak, baldin eta turismo-jarduera garatzeko eta sustatzeko eskumena edo helburua badute.

Tokiko alorrean jarduten duten erakunde publikoak (udaletxeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak).
Eskualde-mailan nahiz eskualdez gaindikoan jarduten duten erakundeak: koadrila eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapenerako elkarteak, turismoko partzuergoak, fundazioak eta beste erakunde eta elkarteak.

Laguntzok eskatzeko, telematikoki izapidetu behar da eskaera, epe honetan: 2015eko abuztuaren 1eko 9:00etatik, urte bereko irailaren 4ko 12:00ak bitarte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau