Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Kultura Ministerioaren Sari Nazionalen banaketa ekitaldian parte hartu du

2010.eko uztailak 20

Sarituetako bat Kirmen Uribe idazle Ondarrutarra izan da, Bilbao-New York-Bilbao liburuagatik narratiba Sari Nazionala lortu baitu

Patxi López lehendakariak Kultura Ministerioaren Sari Nazionalak banatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Euskalduna Jauregian (Bilbon). Bere esku-hartzean, lehendakariak Kirmen Uribe idazleak Uribe Bilbao-New York-Bilbao lanarekin aditzera ematen duen mezua azpimarratu du, izan ere, Narratiba Sari Nazionala jaso duen lan hori “pertsonen arteko zubiak eraikitzen” saiatzen da. Mezua saritu guztiei ere zabaldu die, beren lanek “mugak desagerrarazten, lubakiak estaltzen eta zubiak eraikitzen dituzte eta”.

Euskalduna Jauregian (Bilbon) gaur Kultura Ministerioaren Sari Nazionalak banatu dira. Patxi López lehendakariak ekitaldian parte hartu du eta kulturaren mundua talentuz beterik dagoela aintzat hartuz, egileek esparru horretan “nabarmentzeko” egiten duten “ahalegin handia” azpimarratu du. “Zuen lanak pertsonen arteko benetako zubiak dira, talentuaren ura zuen lanaren ikusle, entzule eta erabiltzaileen ahoetaraino eramaten duten akueduktuak dira”, azpimarratu du.

Kultura Ministerioaren Sari Nazionalak Euskalduna Jauregian (Bilbon) banatu dira gaur eta Patxi López lehendakariak ekitaldian parte hartu du. Asturiasko printze-printzesak ekitaldia zuzendu dute eta Ángeles González-Sinde kultura ministroa, Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko burua eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ere bertan izan dira.

Sarituetako bat Kirmen Uribe idazle Ondarrutarra izan da, hain zuzen ere, Bilbao-New York-Bilbao liburuagatik narratiba Sari Nazionala lortu du. Lehendakariak lan horrek aditzera ematen duen mezua gailendu du, “pertsonen arteko zubiak eraikitzen” saiatzen baita eta mezua saritu guztiei ere zabaldu die, beren lanek “mugak desagerrarazten, lubakiak estaltzen eta zubiak eraikitzen dituzte eta”. “Zuen lanak pertsonen arteko benetako zubiak dira, talentuaren ura zuen lanaren ikusle, entzule eta erabiltzaileen ahoetaraino eramaten duten akueduktuak dira”, azpimarratu du.

Kulturaren mundua talentuz beterik dagoela aintzat hartuz, lehendakariak egileek esparru horretan “nabarmentzeko” eta “lan horren bidez bizi ahal izateko” egiten duten “ahalegin handia” azpimarratu du. Lópezek gaur goizeko sarituek aintzatespena “hitza, pentsamendua, trazua, mugimendua, soinua eta begiradaz” baliatuz lortu dutela gailendu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria