Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Segurtasun Biologiko Handiko Ospitaleratze-eremu berria bisitatu du Donostian

2015.eko uztailak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Jon Darpon Osasun Sailburua, Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Orokorra, Donostialdea ESIko zuzendaritza-taldeko kideak eta beste osasun-agintari batzuk etorri dira bisitan Donostia Unibertsitate Ospitaleko Segurtasun Biologiko Handiko Ospitaleratze Eremu berrira. Izan ere, bertan baitago kokatua isolamendu eta segurtasun baldintzarik zorrotzenak eskatzen dituzten eritasun infekto-kutsakorrak dauzkaten pazienteentzat, esate baterako Ebola birusak erasandako gaixo posibleentzat, prestatu den gela berezia.

Donostialdea ESIko Donostia Unibertsitate Ospitalea da, hain zuzen ere, Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluak baieztatutako Ebola kasuak tratatzeko Estatu osoan izendatu dituen zazpi ospitaleetatik bat. Eta Euskadin gerta zitezkeen kasuez gain, mugakide diren beste erkidego batzuetan ere (adibidez Nafarroan, Errioxan edo Kantabrian) diagnostikatutako kasuak ere artatuko lituzke Donostia Unibertsitate Ospitaleak, kontuan hartu beharreko beste hainbat faktorerekin batera gaixoa zein lekutara bideratu erabakitzen duen sistemaren barruan sartua baitago gainerako 6 ospitaleekin batera.

Urkullu Lehendakariak adierazi duen bezala, “joan zen apirilaren azkenaldera hasi eta uztailaren 13an amaitu ziren lanek 321.742 euroko aurrekontua izan dute guztira; horietatik151.183 euro eremua egokitzeko lanetan joan dira, eta gainerakoak azpiegituretan gastatu dira. Inbertsio horrek erabateko segurtasuna eskainiko digu, Ebola kasu erreal bati edo beste edozein gaixotasun infekzioso larriri aurre egin ahal izateko, eta horregatik nik uste pozik egon gaitezkeela, eta batez ere ziur eta lasai egon gaitezkeela, bai Osakidetzako profesionalentzat eta baita pazienteentzat ere antolatu dugun azpiegitura egokia delako”

Osakidetzako arduradunek Lehendakariari azaldu dioten bezala, profesionalentzat ezarritako segurtasuna izan da eremu berri hau prestatu eta atontzerakoan kontuan hartu den alderdi nagusia. Zona bakoitza gainerakoetatik erabat isolatua dago, presio negatiboz eta klimatizazio-baldintza egokiz hornitua. Horrela, gelan sartzen den pertsonak sodio hipoklorito bidezko deskontaminazioko dutxa bat hartu behako du gelatik irten aurretik, eta eremu horretatik eraikinaren beste zona batera eraman aurretik ekipamendu eta tresna guztiak ere hidrogeno peroxidoaren bidezko deskontaminazio-prozesu batetik pasatuko dira.

Gaur goizean ospitaleratze-eremu berrira egindako bisitan profesional sanitarioen trebakuntza ere nabarmendu du Urkullu Lehendakariak. Bere hitzetan, “2014. urtetik 8.809 profesionalek hartu dute parte prozesu horretan.Horietatik, 7.215ek 2014. urtean eta gainerako 1.594ek uztailaren erdialdera arte antolatutako 517 ikastaroetan hartu zuten parte, gaitzarekin lotutako alderdi epidemiologikoak, prebentziokoak eta antolamendu mailakoak jorratuz. Hasiera-hasieratik Osakidetzako profesionalak babestu eta zaintzeko oso kontuan hartu izan ziren funtsezko alderdiak guztiak”.

2014ko abuztuaren 8an, eta OMEk igorritako alerta sanitarioaren ildotik, kasu susmagarrietan nola jokatu behar zen ezartzen zuen protokoloa bidali zen Osakidetzako eta sare pribatuko osasun-zentro guztietara, elkargo profesionaletara, OSALANera eta Osasun Sailera, eta horrekin batera informazio hau Osakidetzako webgunean eseki zen.

Hogei egun geroago, Ebola birusak eragindako infekzioen susmoa edukiz gero, Osakidetzako zerbitzu asistentzialetan nola jokatu behar zen ere argitaratu zen, antolamendu-mailako eta laneko arriskuen prebentzioko alderdiak azpimarratuz.

Izan ere, profesionalei zuzendutako trebakuntza funtsezko osagaitzat jo baitzen hasiera-hasieratik. Eta horrela, bi motatako trebakuntzak bereizi ziren: Ebola kasu susmagarriekin hurbiltasun edo intentsitateko harreman handiagoa eduki zezaketen profesionalei zegokien trebakuntza, batetik (hemen sartzen ziren erreferentziako Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko, Donostia Unibertsitate Ospitaleko eta Osakidetzako Larrialdietako aipatu zerbitzuak) eta infekziosoen unitatea, larrialdiak, laborategiak, pediatria, garbitasuna eta zeladoreak zeuden integratuta zerbitzu horien barruan. Profesional horien guztien trebakuntza abuztuan hasi zen.

Gainerako profesionalek kateko trebakuntza eta informazioko plan bat jaso zuten, detektatutako behar eta premien arabera. 2014ko urriaren bigarren hamabostaldiari ekitean antolamenduko funtsezko osagaiak eskura zeuden, trebakuntzak zentroetan aurrera jarraitzen zuen bitartean. Jorratutako gaien artean, alderdi epidemiologikoak, prebentziozkoak eta antolamendu mailakoak dira aipagarrienak.

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak planifikatutako jarduketako estrategia horri esker, 16 profesionalez osatutako taldea (talde horren barruan lan-osasuneko, prebentzioko, gaitz infekziosoetako nahiz larrialdietako eremuetatik zetozen profesionalak zeuden) Madrileko Carlos III Osasun Institutuak hiru egunez Ebola birusak eragindako gaixotasunaren inguruan emandako trebakuntza sanitarioko Ikastaroan izan zen.

Lehendakariak bere mintzaldian azpimarratu duen bezala, “gaurko egunez Ebola birusaren inguruko informazio nahiz trebakuntzako ekintzak Osakidetzako osasun-zentro guztietan egin direla esan dezakegu. Hala ere, inplikatutako kolektiboetan trebakuntzako eguneratzeek aurrera jarraitzen dute, eta osasun-zentro guztiek protokolo orokorrak egokitzen dihardute, tokian tokiko baldintza eta xehetasunetara moldatuz betiere.”

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Apertura unidad de alta seguridad biológica para enfermedades infecciosas Hospital Universitario Donostia.
    http://t.co/Cj3uvg0WAG

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)