Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Bukatu da Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetza arautzeko Dekretuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko uztailak 21

Dekretuak arautuko ditu babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko, etxebizitzak birgaitzeko eta etxebizitzak eraikita dauden lurzoruak azalera-eskubidean eskuratzeko helburuz partikularrei ematen zaizkien mailegu kualifikatuen 2015eko eta 2016ko interes-tasak. Halaber, dekretuak arautuko ditu etxebizitza eta lurzoru alorreko babespeko jardunetarako, babes publikoko etxebizitzen sustapenerako, etxebizitza erosi eta errentamendu babestuan jartzeko eta lurzorua eskuratu eta urbanizatzeko helburuz kreditu-erakundeek ematen dituzten maileguak ere.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluak ezarritakoa betez, dekretu-aurreproiektuaren testua bidali zitzaien legeak aintzakotzat hartzen dituen erakunde eta elkarteei, hain zuzen ere legearen eraginpean dauden herritarrak bildu edo haien ordezkari izan eta xedapenaren xedearekin zerikusi zuzena duten helburua daukatenei; eta prozesu bat zabaldu zen Irekian, herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazio eta iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da, eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaio, aztertu eta onartu dezan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau