Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lete: «paisaia babesteko garaian, bereziki garrantzitsua da gizarte-eragileen eta herritarren parte-hartzea»

2015.eko uztailak 20
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako zuzendaria, Industria-paisaiaren ingurumen- eta gizarte-erronkei buruzko UNESCO Katedraren topagunean

 

 

Elena Leteren, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako zuzendariaren, ustez, «paisaia babesteko garaian, bereziki garrantzitsua da gizarte-eragile eta herritar interesdunen parte-hartzea; izan ere, bai paisaiak eta bai paisaiaren irismenak ere, bi-biek zuzeneko lotura dute bertan bizi eta lanean aritzen diren pertsonen pertzepzioarekin».

 

Getxon egiten ari den UNESCO Katedren topagunean parte hartu du gaur Elena Letek; Unescoren Kultura Paisaiak eta Ondarea Katedrak antolatu du, «Bilboko itsasadarreko industria-paisaiaren ingurumen- eta gizarte-erronkak» goiburupean. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Getxoko Udalak eta EHUk babestutako jardunaldia da, eta Unescoren bi katedren arteko –Ura eta Kultura (Uruguai) eta Kultura Paisaiak eta Ondarea– topagune bat eskaintzea du xede, uraren inguruko industria-guneek testuinguru geografiko desberdinetan heldu beharreko erronkak harturik aztergai.  Horretarako, Bilboko itsasadarraren eta hango kutsaduraren kasua, eta Uruguaiko ur-paisaia industrialen kasua, aztertu dituzte.

 

Elena Letek hitzaldian azaldu duenez, «herritarrek egindako ekarpenen osagarri gisa, lurraldean ardurak dituzten erakundeak eta gizartea, oro har, sentikortzeko neurriak lantzen hasi dira. Bereziki, erkidegoko hamabi udalekin, mota eta gai desberdineko paisaiei buruzko ekintza-planak garatzen hasteko. Horietan, gako izan da herritarren parte-hartzea, eta bereziki hartu da aintzat. Paisaia pertzepzioa da, bereziki, bertan bizi direnek dutena».

 

Letek diru-laguntzen agindu berri bat iragarri du, paisaiari buruzko ekintza-planak prestatzeko, eta espero du horiek «aurreko edizioko planen arrakasta eta ibilbide beretsua izatea».

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2015.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    Lete: “la participación de agentes sociales y ciudadanía adquiere relevancia en la protección del paisaje" http://t.co/nuOqRJ7oEW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)