Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

URAk eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Uraren Euskadiko Kanonaren % 5 hegoaldeko herrialde pobretuei emango diete, ura eta saneamendu-zerbitzuak eduki ditzaten

2015.eko uztailak 21

Eusko Jaurlaritzak berretsi duenez, Uraren Kanonarekin bildutako diruaren % 5 bideratuko du urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan. Urei buruzko 1/2006 Legean sortu zuten esandako kanona.

 

Uraren Euskal Agentziak biltzen ditu funts horiek, eta, orain arte, Garapenerako Nazio Batuen Programaren bitartez kudeatzen ziren. Hemendik aurrera, 2015ean bildutakotik abiatuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak hartuko ditu bere gain proiektuak finantzatzeko ardura, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lankidetzako erreminten bitartez, guztia ere hegoaldeko herrialde txirotuetan uraren eta saneamenduaren eskubidea baliatzea posible egiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak Uraren Euskal Agentziaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko elkarlan artikulatua eskatu du, uraren eta saneamenduaren alorreko lankidetza-proiektuetarako, bi aldeek sinatuko duten hitzarmenaren bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)