Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko Adierazpen berria onartu du

2015.eko uztailak 21

Hezkuntza Sailak 54,4 milioi euro bideratu ditu 2014-2015 ikasturteko unibertsitatetik kanpoko beketarako

Gobernu Kontseiluak Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) gisa izendatu ditu gaur

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten Eskubide eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartu du gaur. Adierazpenak Euskadiko osasun-sistemari dagokionez herritarrek dituzten eskubide eta betebehar guztiak biltzen dituzten arauen edukia eta irismena biltzen, argitzen eta eguneratzen du. Jon Darpón Osasuneko sailburuak berak ezagutarazi du eskubide eta betebeharren Adierazpen berria, ondoren eman duen prentsaurrekoan. Hain zuzen, pertsonak babesteko eta erantzukizunak finkatzeko esparru-tresna bat da, eta osasunari lotutako balioak sustatzea eta babestea du xede.

Darpónek azaldu du minimoen etika betetzen duen eskubide eta betebeharren katalogo hutsa izatetik harago doala adierazpen berria, eta osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa onarekin zuzenean lotutako eskubideak jasotzen dituela, lehen aldiz, bai eta, orobat, pertsona zaurgarriei eragiten dieten eskubideak eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen beharrei buruzkoak; halaber, haurtzaro/nerabetasun, sexualitate/birsorkuntza, zahartzaroa eta bizitzaren amaierari buruzko eskubideak babesten ditu.

Sailburuaren arabera, ez da zalantzarik, pertsonen eskubide eta betebeharren adierazpen berriak (1989tik indarrean zegoena aldatzen du) honako hauek areagotzen lagunduko duela: osasun-laguntzaren izaera unibertsala, laguntzaren kalitatearen hobekuntza, elkartasuna, laguntza eskuratzean ekitatea, osasun-zerbitzuen erabilera eta pertsonen parte-hartzea Euskadiko Osasun Sistemaren jardueretan.

UNIBERTSITATEKOAK EZ DIREN BEKAK

Bestalde, Gobernu-Kontseiluak zera erabaki du: 2014/15eko ikasturtean 1.400.000 euro gehiago bideratzea unibertsitatekoak ez diren ikasketetako diru-laguntzen deialdia finantzatzeko. Diru-laguntzak 2014ko urriaren 21ean onartu ziren, 53 milioi euroko aurrekontuarekin; guztira, 54.400.000 esleitu ziren xede horretarako

Prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte izan da halaber; azaldu duenez, ikasle bekadunen kopurua nabarmen goratu delako eta 2014/2015 ikasturtean diru-laguntzak gehiago eman direlako gehitu da aurrekontua. Zehazki, 1.416 ikasle bekadun gehiago izan ziren, eta 3.628 diru-laguntza gehiago eman (ikasle bekadun batek osagai desberdinengatik jaso ditzake bekak). Hala, gutxi gorabehera 1.400.000 euro gehiagoko gastua ekarri dute zifra horiek; horietatik, 1.160.000 euro jangelako beketara bideratuko dira.

GASTEIZKO MENDIAK

Horrez gainera, Gobernu-Kontseiluak Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) gisa izendatu ditu Gasteizko Mendi Garaiak, Arabako Lurralde Historikoan. Natura-guneak babesteko figura bat da, hain zuzen, KEB izendapena; behin Europako Batzordeak onartzen duenean, Mendi Garaietarako aurreikusitako mugapena hedatuko da. Ekimenaren helburua hau da: habitat naturalen eta fauna eta flora basa-espezieen zaintza eta lehengoratzea bermatzea, kontserbazio-egoera mesedegarri batean. 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.07.21)

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @COFPV
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Osasun Sistemaren erabiltzaileen Eskubideen eta Betebeharren Adierazpen berria onartu du EJk http://t.co/ZwZkoePFSt

  • @COFPV
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El GV aprueba la nueva Declaración de Derechos y Deberes de los usuarios en el Sistema Sanitario de Euskadi http://t.co/ZwZkoePFSt

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko Adierazpen ber... http://t.co/1gySA3Nxq3

  • @mikel_uriguen
    2015.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco aprueba nueva Declaración Derechos y Deberes de personas usuarias en Sistema Sanitario Euskadi http://t.co/8irEu0fV6c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)