Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak CESko presidentea hartu du

2010.eko uztailak 19

Patxi Lopez lehendakariak gaur goizean Bilbon Juan Maria Otaegui Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentea hartu du. Otaegui kontsulta erakundeko presidente lanpostuaz jabetu denetik, duela hilabete eta erdi, egiten den lehenengo bilera ofiziala da hau. Bilerara Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua ere joan da.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren aholku erakunde gisa duen garrantzia aztertu da bileran  eta bat etorri dira  komenigarria dela batzorde horri kontsultatzea EJko sailek egindako lege proiektuak eta dekretuei buruz.

Beste gai batzuen artean, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aldaketa prozesua ere aztertu dute. Jaurlaritzak datorren urtean zehar Eusko Legebiltzarrari aurkeztu nahi dio araudi aldaketaren proposamena. Aldaketa sakona izango da, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamendu mekanismoak egokitzeko, oinarrizko kontsulta organo zeregina indartzeko eta organoaren eraginkortasuna hobetzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria