Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak 2,6 milioi euroko laguntzak emango ditu 2015ean, adikzioen alorreko jardueretarako

2015.eko uztailak 18

Euskadin adikzioen arloan egiten den lanaren zutabe nagusienetakoak dira laguntza ekonomikook. Erakundeen arteko koordinazioa eta elkarlana oinarrizkoak dira lan honetan, baita hirugarren sektorearekin lankidetzan jardutea ere

Osasun Sailak 2.615.613 milioi euro bideratuko ditu Euskadin adikzioen alorrean lan egiten duten toki-erakundeei eta irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntzeko. Laguntzok adikzioekin lotutako lanetarako izango dira: komunitate-prebentzioko programak eta proiektuak egiteko, adikzioekin lotutako arriskuak eta kalteak murrizteko, eta, aurtengo nobedade gisa, menpekotasunen alorrean jarrera osasungarriak sustatzekoadikzioen .

Laguntzak arautzen dituen Aginduko jarduera guztiak ohitura osasungarriak lortzera zuzendu beharko dituzte, 2013-2020 aldirako Osasun Plana eta Adikzioen VI. Plana aintzat harturik. Helburua adikzioen arazoari heltzeko ikuspegia zabaltzea da, bizimodu eta balio osasungarriak sustatuta, bai eta gizartearen aldekoak ere.

 Halaber, toki-erakundeetako adikzioen komunitate-prebentzioko teknikari taldeak sortzera eta eustera xedatuko dira laguntzok.

Laguntzok helburu jakinak dituzte: Adikzioen VI. Planaren oinarrizko jarduera-ildoetan hobeto txertatzen diren programa eta proiektuei eustea, behar berriak agerian jartzea eta horiei erantzuten dieten proiektu berriak babestea. Era berean, proiektu eta programak hobetzen laguntzea bilatzen da.

Diru-laguntzon bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak adikzioak lantzeko eta horiei erantzuna emateko konpromisoari eusten diote, eta Osasun Planaren lehentasunezko alorra izanik, erakundeek erantzuna erakundeetatik eta alor honetan lan egiten duten beste erakunde eta kolektiboekin elkarlanean jardungo dute. «Laguntza ekonomiko hauek Euskadin ezinbesteko euskarri dira adikzioen arloan egiten den lanerako. Gainera, erakundeen arteko koordinazioa eta elkarlana, eta hirugarren sektorearekin lankidetza ezinbestekoak dira hemen», adierazi du Jon Darpónek, Osasuneko sailburuak.

Aste honetan onartu du Gobernu Kontseiluak laguntzak arautzen dituen Agindua, eta hilaren 24an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Diruz lagundu daitezkeen hiru jarduera-ildo aurreikusten ditu Aginduak:

  1. Adikzioen komunitate-prebentziorako teknikari taldeak sortzeko eta mantentzeko toki-erakundeentzako laguntzak.
  2. Adikzioen komunitate-prebentzioko programak garatzeko eta jarrera osasungarriak sustatzeko toki-erakundeentzako laguntzak.
  3. Gizarte-ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko erakundeek arriskuak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak egiteko laguntzak, baita jarrera osasungarriak sustatzekoak prestatzeko ere.

2015/07/18

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 2,6 millones de euros http://t.co/4zDdG4xSqX

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak 2,6 milioi euroko laguntzak emango ditu 2015ean, adikzioen alorreko jardueretarako http://t.co/vYbdSYQYm9

  • @HUAospitalea
    2015.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 2,6 millones de euros en ayudas para el desarrollo de distintas actuaciones en ... http://t.co/nBxwzGwjyg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)