Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Saltillok, euskal itsasontzi-eskolak, Sanxenxon geldialdia egingo du bihar

2015-07-17

Cíes uharteak, Galizia 15/07/17

Saltillo, Portugaleteko Nautikako eta Itsasontzi Makineriako Goi Eskola Teknikoko itsasontzi-eskola, Sanxenxoko porturantz abiatuko da bihar, uztailak 18, bi egunez Cíes uharteen inguruan nabigatzen eta ainguratzen aritu ondoren. Sanxenxorako bidean, Aldángo itsasadarretik nabigatuko du.

 

Itsasontziko tripulazioak, Mikel Lejarza irakaslea duela kapitain, Sanxenxoko alkatea hartuko du itsasontzian, bai eta gainerako tokiko korporazioa ere; izan ere, ate irekiko jardunaldiak inauguratuko dira, hala Sanxenxoko herritarrentzat nola Saltillo itsasontzia, ontziak euskal itsasontzi-eskola gisa duen jarduna eta haren historia ezagutu nahi duten bisitarientzat.

 

Saltillo Sanxenxoko portuan amarratuta egongo da datorren uztailaren 20ra arte; orduan berriz itsasoratuko da, Marínerako bidean.

 

Saltilloren bisitak amarratutako portuetan izango duen oihartzunari buruzko estekak:

 

http://telemarinas.com/esta-tarde-llega-a-baiona-el-buque-escuela-saltillo/

 

 

http://www.farodevigo.es/comarcas/2015/07/15/recala-baiona-saltillo-testigo-pacto/1278079.html

 

 

http://www.farodevigo.es/comarcas/2015/07/14/baiona-recibe-buque-escuela-universitario/1277435.html

 

 

http://www.baionatv.com/#!El-histórico-buque-escuela-Saltillo-recala-en-Baiona/c1nni/55a4fc7a0cf2ba155ecff343

 

 

http://www.baiona.org/inicio?p_p_id=EXT_PUBLICADOR_INSTANCE_s5Jp&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_count=2&_EXT_PUBLICADOR_INSTANCE_s5Jp_struts_action=%2Fext%2Fpublicador%2Fview_content&_EXT_PUBLICADOR_INSTANCE_s5Jp_assetId=790850&_EXT_PUBLICADOR_INSTANCE_s5Jp_urlTitle=el-alcalde-de-baiona-da-la-bienvenida-a-los-tripulantes-del-buque-escuela-%E2%80%9Csaltillo%E2%80%9D&_EXT_PUBLICADOR_INSTANCE_s5Jp_type=content

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko