Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak Basque Industry 4.0 estrategiaren garrantzia nabarmendu du; Bilboko Euskalduna jauregian urriaren 14an egin beharreko jardunaldietan jorratuko dute aipatutako estrategia

2015.eko uztailak 17
  • Ontzigintza, zailtasunak zailtasun, erantzuten ari da, eta uztailean bertan hiru itsasontzi berri uretaratuko dituzte
  • Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du euskal ekonomian, masa-turismotik aldentzen den produktu «jator eta berezia» eskaintzeko egindako ahaleginari esker

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, gaur, adierazi du laugarren iraultza industrialean dagoela Euskadiko industria; ekoizpen-prozesuetan Interneteko teknologia berriak txertatzea da iraultza berriaren erronka nagusia, eta horretarako, Basque Industry 4.0 estrategia jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. Bilboko Euskalduna jauregian urriaren 14an egingo den jardunaldian, estrategia horixe izango dute ardatz. «Horri esker, krisi finantzariotik atera eta mundu nazioartekotuago batean sartu ahal izango gara», adierazi du Tapiak Onda Vasca irratiari gaur goizean emandako elkarrizketa batean.

Sailburuak nabarmendu duenez, Euskadiko industriak kontzeptu hori, bai eta modernizatu beharra ere, barneratuta du jada, etorkizunari agertoki globalagoan lehiakortasunez aurre egiteko. Ildo horretatik, nazioartekotzearen garrantzia azpimarratu du. «Krisialdian, globalizatuta egoteak gainerakoak baino hobetoxeago egoteko aukera eman digula frogatu da», esan du. Susperraldi ekonomikoari dagokionez, halaber, alderdi positiboak eta zalantzazko bestelako batzuk dauden arren, «lanean jarraitu beharra» dagoela adierazi du. susperraldi horren adibide da ontzigintzaren egoera. Sailburuak uztailean bertan hiru itsasontzi uretaratu behar dituztela azaldu du; horrenbestez, sektorea erantzuten ari da, zailtasunak zailtasun eta dagoen lehiakortasun handia gorabehera.

 Turismoarena da beste datu positibo bat, gero eta garrantzi handiagoa baitu Euskadiko ekonomian. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritza Alemaniatik turistak erakartzeko komunikazio digitaleko estrategia lantzen ari dela azaldu du, eta maiatzetik handik etorritako turistak % 300 gehiago izatea lortu dutela. Esan duenez, produktu jator eta berezia eskaintzea da gakoa, «euskal turismoa ez baita masa-turismo bat».

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Wa6bep
    2015.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Euskadi triplica turismo de Alemania con una campaña de comunicación digital Bilbao http://t.co/X0KHwxAfZu

  • @gananzia
    2015.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    Euskadi triplica turismo de Alemania con una campaña de comunicación digital Bilbao http://t.co/X0KHwxAfZu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)